Abenduak 26an, asteazkena, nire saskibaloiko entrenatzailearekin eta beste pertsona ezezagun batzuekin, Huescara joan ginen, Broto izeneko herri txiki batera, hain zuzen ere. Guztira bi begirale eta hamazortzi ume izan ginen. Nagusiena hamazazpi urtekoa zen eta gazteena 11 urtekoa, ni nintzen. Ni bakar bakarrik joan nintzen, ez nuen inor ezagutzen, monitore bat izan ezik. Begirale bat Ameriketakoa zen, eta hogeita bi urte zituen. Barakaldon jokatzen du, emakumeen taldean.
10:00etan, Bilbon, “Sagrado Corazón” plazatik, Jacarantz abiatu ginen. Bidaiaren erdian gutxi gorabehera geldialdi bat eduki genuen, zerbait jan ahal izateko. Lau ordu eta piku autobusean egon ondoren, heldu, maletak jaitsi eta bakoitza bere logelara joan ginen.
Nire logela zazpi ikaslez eta monitore batez osatuta zegoen. Hurrengo logela, hamar ikaskidez. Beste batean, mutil bakar bat zegoen eta azkenengoan, arduraduna. Guk, umeok, ohatzetan lo egiten genuen eta besteak ohe bakarretan. Etzaleku bakoitzean bainugela bat eta telebista bat zeuden. Nire iritziz logelak oso txukun eta garbi zeuden iritsitakoan, baina egunak pasa ondoren, gero eta zabor gehiago pilatzen zen.
Goizeko bederatziak aldera esnatu, gosaldu, saskibaloiko arropa jarri eta kiroldegira joaten ginen. Ordu eta erdi gero, hamaiketakoa jan eta jarraitzen genuen. Ondoren, ostatura joan, jan eta atsedenaldia hartzen genuen. Arratsalde batzuetan mendi-ibilaldiak edo entrenamenduak aukeratzeko zeuden. Azkenik afaldu eta geletan hitz egiten edo jolasean aritzen ginen.
Azken egunean, 30ean, igandean, ordu bat eta erdietan autobusa hartu eta bueltatzen hasi ginen. Lehen aldiz atsedenaldia egindako lekuan gelditu eta bazkaria bertan jan genuen. Itzulaldiak bost ordu inguru iraun zuen.
Bakoitza etxera joan eta ohean etzan ginen, oso nekatuta amaitu genuen eta!