Igandean, abenduak 30ean, nire urtebetetzea izan zen eta nire familia eta lagunekin ospatu nuen.
Ikaskideekin antolatu nuen egunean, abenduak 28an, abentura parke batean ospatu nuen, Gueñes-en dagoena. Han, denetariko jolasak zeuden, adibidez: tirolinak, puzgarriak, bide zailak... eta horietatik ondo pasatzen ibili ginen. Ondoren, askaria jarri ziguten, nocillazko ogitartekoa, edatekoa, gozokia, pakete patata eta mandarina zeukana. Nire iritziz, jarduera guztiak oso dibertigarriak izan ziren.
Nire senideekin etxean ospatu nuen. Lehenik eta behin, jaki batzuk jarri genituen, urdaiazpikoa, patata tortilla, olibak, gildak... Postrerako, gaztazko tarta eta zuhaitz formadun napolitana handi bat egin genituen. Horretaz gain, opariak eman zizkidaten, denak gustuko ditudanak.
Bi egun horiek bikainak izan ziren!!!