2019/01/07

OLENTZEROREN KABALGATA

2018ko abenduaren 23an, igandean, Olentzero Bilbon kalez kale ibili zen umeen
eskutitzak batzen. Ez zen han zegoen bakarra Mari Domingi, Basajaun,
Galtzagorriak eta Gaztedi dantza taldeko 20 dantzari ikusteko aukera ere izan
genuen. Euskal mitologiako pertsonaia egurrezko pottoka erraldoi batean joan zen bidean zehar.


Kabalgata arratsaldeko bost eta erdiak aldera hasi zen Moyua enparantzan eta
Arriagan eman zuen amaiera. Areatzako zubiaren inguruan bildutako jendea
agurtu zuen, antzokira sartu aurretik. Behin barruan, atsedena hartu zuen
eta ilusioa eta opariak banatu zizkien umeei.


Haurrak hunkituta gelditu ziren eta poz-pozik joan ziren etxera. Biharamunean

berarekin argazki bat atera ahalko zutelako.


olentzeroren kabalgata bilaketarekin bat datozen irudiak