2019/01/05

ORDU MAGIKOA

Gabonetan bi momentu magiko daude:
  • gau magiko bat: urtarrilaren 5etik - 6ra: Erregeak datozen gaua.
  • ordu magiko bat: abenduaren 31tik - urtarrilaren 1era: Gabon zaharra - Urte barri.
ORDU MAGIKOA: 00:00:00

Momentu hauxe igarotzeko hainbat eta hainbat tradizioak daude:
  • jan 12 mahats ale
  • eskumako hankaren gainean hasi lehenengo segunduak
  • barruko arropa gorri kolorekoa izatea
  • brindis egiteko kopan urrezko gauzaren bat bota
  • zapataren barrukaldean txanpon bat jarri zapaltzeko modukoa...                                           baina lekuan lekuko ohiturak daude.
Ordu magiko honen inguruan nire etxeko arbasoek honelako ohiturak zituzten:
  • Abenduaren 31n, "San Silvestre" egunean, ez zuten dutxarik egiten bainu berezi bat baizik, baita ilea, esku eta oinetako azazkalak mozten zituzten. Horrela gauza zaharrak atzean uzten zituzten eta urte berriak ekarriko zizkien gauza onak jasotzeko prest zeuden.
  • Urtarrilaren 1aren goizeetan, nire familiakoak lagunekin etxez etxe joaten ziren kanta hauxe abesten gabonsaria lortzeko:
"Urtebarri barri txerribelarri, dekonak
ezdekonari nik ez dekot eta neuri.
Apalazio zalduna hiru erregen eguna,
zotzak eta paluak txori biorren kontuak.
Emongo badozu emoizu bardin emongo badozu,
zuri begira gagozan arte egiten jaku berandu.
Apalazio miri montaña hiru intxaur lau gaztaña."