MUSIKA

  

Euskal abestiak:

Guk euskaraz
   
                                     



Musikaodisea



 Txirula: "NERE HERRIKO NESKATXA MAITE"
 Txirularekin jotzen trebatzeko, hementxe duzue bideo hau lagungarri izango delakoan…



 Abestia: "BEGITARA BEGIRA"
 Taldea: VENDETTA
 abestiaren bideoa

Abestiaren letra:

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene lagunen artean
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpen ugari zor dizkiguzu ta

Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite
Geure arteko besarkada ta malkoak
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu (bis)

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela
Beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa oihukatuko dizudala

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu (bis)

Lurretik lorera, loretik bihotzera
Legetatik urrun, malkotatik gertu
Esaidak lagun, eskutik heldu ta begitara
Herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira, begitara begira
Lekuz kanpo gaudela esaiguzu (bis)














Txirularekin jotzen ari garen “Nere herriko neskatxa maite” abesterik nahi?

Dantza: "Buhameak" eta "Aitzina pika"


Buhameak:URRATSAK:                               Aitzina pika: urrats  berria "Zeina"             

1. Erdizka lauetan 
2. Ezker
3. Eskuin
4. Ezker eta hiru
5. Eskuin
6. Ezker
7. Eskuin eta hiru

Errepikatu 

Antrexatak eta fini



Euskera                                                


Buhameak badakie trinku tranku egiten,
oiloño bat ebats eta altxotian gordatzen.



Ai urdia, ai urdia, urde urde handia,

ai urdia, ai urdia, urde buhame haundia.


Buhameak erosi du lau sosetan ogia,

lagunari saldo dio bost sosetan erdia.


Ai urdia, ai urdia, urde urde handia,
ai urdia, ai urdia, urde buhame haundia.

Buhameak badakie trinku tranku egiten,
olioño bat ebats eta altxotian gordatzen.

Nere andreak iduri du saku gaizki josia,
gaztain errez ase eta ai ze tronpet airia.
Buhamiek badakie salda ona egiten, 
ahate bat ebats eta eltxe zaharran egosten .

Gaztelaniaz


El Buhonero ha comprado a cuatro perras el pan,
le ha vendido al amigo la mitad en cinco. 
Ai pillo, ai pillo, pillo, gran pillo, 
ai pillo, ai pillo, el gran pillo el buhonero. 
Los buhoneros bien saben robar,
coger un pollo y esconderlo en el regazo.
Mi mujer ha conseguido un saco mal cosido,
llenar de castañas y menudos aires de trompeta.
Los buhoneros saben hacer buen caldo,
robar un pato y cocerlo en una olla vieja. 


NOTAK TXIRULAN:
ROSA



Rosa, Rosa
Baserriko larrosa
Ai esne behia
Bai, bai esne behia

Felixa, Felixa
Etxeko andre Felixa
Ai jetzi behiak
Bai, bai jetzi behiak
...
Goizero goizeko zazpitan
Barrura sartzen zalaparta
Baina jezteko azkar hor dago Felixa
Ohetik salto baten altxata

Rosa, Rosa
Baserriko larrosa
Ai esne behia
Bai, bai esne behia

Felixa, Felixa
Etxeko andre Felixa
Ai jetzi behiak
Bai, bai jetzi behiak
...
Eskutan hartuta Felixa
Hor doa ziztu bizian
Kotxean behia hartuta Felixa
Hor dago bide bazterrean

Rosa, Rosa
Baserriko larrosa
Ai esne behia
Bai, bai esne behia

Felixa, Felixa
Etxeko andre Felixa
Ai jetzi behiak
Bai, bai jetzi behiak
...
Kotxea hartu eginda ta
Umeek botazea harrixak
Enpresa saldu eta Felixa
Erosizazu portasilla
Rosa, Rosa
Baserriko larrosa
Ai esne behia
Bai, bai esne behia

Felixa, Felixa
Etxeko andre Felixa
Ai jetzi behiak
Bai, bai jetzi behiak

... (hiru aldiz)





Musika kontzeptuak hitz jokoan


Dantza: Ostaler(t)sa

Ostalertsa, begi nabarra,
zunbana duzu ardua?                   
Ostalertsa, begi nabarra, 
zunbana duzu ardua? 
Batian bosna, bestian seia,
idok ezazu butia.
Batian bosna, bestian seia,
idok ezazu butia.
Bada bosna, bada seia, 
idok ezazu butia.
Aspaldian desir nian
txestu zure ardua. (Birritan)
 
Dantza: Urratsak

1. Erdizka lauetan
2. Jauzi (Zote) (eskumatara)
3. Erdizka 
4. Dobla (ezkerretara)
5. Erdizka
6. Ezker
7. Eskuin
8. Ezker eta hiru           
9. Dobla
10. Erdizka
       
       Errepikatu...

11. Antrexatak eta fini





Abestia: AMAREN BESOETAN
Taldea: SOROTAN BELE
Txirula: Amaren besoetan
 
Oinez zelai berdean                   
itsaso bazterrean
gailurrak ditut maite
ta kresal usaina.

Itsas bazterreko
ur gazi bustietan
garbitzen dut arima
ametsez betea.



Euskal Herri osoko

mendi guztietan

etxean aurkitzen naiz,

amaren besoetan.




Lurrean etzanda

goruntz begira

ni ohartzen naiz

zu maite zaitudala.




Ongi etorri! 



 


ABESTIA: Loiolan jai, jai


TXIRULA: Loiolan jai, jai



























DANTZA: Zarena zarelako (Sugan)

karaoke



KULTURA MUSIKALA:" Loiolan jai, jai " letraren egileari buruzkoa

Bilintx

Izen osoa Gillermo Joakin Indalezio zuen. Ama Joakina Ureña Alana zuen, eta aita Jose Maria Bizkarrondo Amunarriz.
Gaztetan eskaileretatik behera erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi zion. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena.
Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion; handik aitzina, errenka ibili zen beti.
Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, 1869ko apirilaren 5ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito, Pio Francisco  eta Maria Ana.
Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Hirugarren Gerra Karlistan, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, euskal foruak deuseztatu zituzten egun berean.

                                                ----------------------------------


Zarena zarelako

Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusitu zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.

Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharka, itzulika, garrasika.

- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean

gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun ziur
nahiz nahi  ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.

Ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetuz gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jakin ezean onartu
uste ere ezin dela izan,
sinestu, aitortu, ezagutu

- Eutsi...-
- Segi...-


 DANTZA:   Alunelul

TXIRULA:      BLOWING IN THE WIND

ABESTIA: Bob Dylan-en poemak euskaraz                   Itzultzailea: Juan Garzia




Haizean erantzun oro
Zenbat gizaldi behar du gizonak,
gizalegez dadin gizon?
Zenbat gau-mendi behar du ibili,
esango badu egun on?
Zenbat danba jo behar du ezkilak,
degiogun jaramon?
Haizean dabil erantzun oro
haizean erantzun oro.
Zenbat itzuli emanen du bonbak,
hondarrean dadin hondar?
Zenbat belaunek dio iritziko
armen etsaiari koldar?
Zenbat galbide behar dun iragan,
uso zuri hego baldar?
Haizean dabil erantzun oro
Haizean erantzun oro.
Zenbat herio behar da, hilkintza
sobera etsi dezagun?
Zenbat garrasi, intziri, hasperen,
gorrek dezaten entzun?
Zenbat atetan egin alferrik
bihotz-taupek oihartzun?
Haizean dabil erantzun oro
haizean erantzun oro.

BESTE BERTSIOA:

DANTZA: TXAPELOAZ


ABESTIA: NON GERATZEN DEN DENBORA (Mikel Urdangarin)

Mikel Urdangarin (Zornotza, Bizkaia, 1971 - ), euskal kantautorea da.
Bertsolaritzan hasita, musikaren bidea hartu zuen geroago, gitarra eta ahotsaz baliatuta. Estilo intimistakoa, beste esparru batzuk ere jorratu ditu.
Gaur egun, Gasteizen bizi da.

Gure baitango lurraldeetan
non geratzen den denbora
non ez dagoen arnas biderik
non ez goazen inora
non oihukatzen hurbiltzen garen
erraldoiaren ondora
igo nazazu nire mendira
zure gailurretik gora.

Egunez zu bizitzera
arimak zenbatzera
lotan nabigatzera
elur gazietan.

Igo nazazu nire mendira
aurki dezadan bidea
askatu nadin zure loturaz
behar dezadan airea
ez nadin izan jainko lurtiarra
bai ezinen bidaidea
igo nazazu nire mendira
zu ez baitzara nirea.

Egunez zu bizitzera
azken mugen ertzera
lainoen agurtzera


http://youtu.be/tDjLTsw6-3g

http://youtu.be/7LUFH59QJ9Q  

                            

ABESTIA:                                                       ILARGIA

Esaiozu euriari, berriz ez jausteko
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena

ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero

eta zu itsu zaude bere argia ikusteko.


Irrifarrez, gero minez, eragin didazu negarra.
Nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara! 

  Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinisteko ez garen guztia.

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero

eta zu itsu zaude bere argia ikusteko. 


Irrifarrez, gero minez, eragin didazu negarra.
Nire sua itzali da, ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!

                                                                                                                               Taldea: KEN ZAZPI


TXIRULA: "Txori txiki bat"





Hona hemen txirularen nota gehiago.

         


                                                                                                   eta azkenak... 


Hona hemen Lantzeko inauteriko bideoak musikaz eta
urratsez urrats ikas dezagun dantza.

TXIRULA: BINBILI BONBOLO


BINBILI BONBOLO

Hona hemen, eskumaldean, txirulaz joko dugun hurrengo abestiaren partitura eta letra. Ondo Ikasi! Klikatu izenburuan entzuteko Xabier Sarasolak egokitutakoa Leioako orkestra gazteak eta Kantika, Margarita Lorenzoren batutapean. Eta Bilboko ume batzuen bertsioa entzuteko bertan sakatu.

















Gogoan izan do eta re notak:






Mesias sarritan eta Kanta Aleluia, euskeraz,

  MESIAS SARRITAN
Mesias sarritan agindu zana
aingeru artian dator gugana (bis)
gloria zeruan bakia hemen
kantari aingeruak dagoz belenen (bis)
kantari aingeruak dagoz belenen

KANTA ALLELUIA
Kanta kantari daude zeruan                
kanta kantari aingeruak. (bis)
Kanta alleluia,
gaur alleluia,
beti alleluia,
Kanta alleluia! (bis)

Epel epel sukalde giroan
aitaren eta amaren ondoan. (bis)
Kanta alleluia,
gaur alleluia,
beti alleluia,
Kanta alleluia! (bis)

Gaur jaio zaigu Jesus Haurtxoa.
Goratu dezagun Jainkoa. (bis)
Kanta alleluia,
gaur alleluia,
beti alleluia,
Kanta alleluia! (bis)

TXIRULA:                                         Eskala txirulan

Dagoeneko badituzue hemen notak txirulan. Klik egin gainean eta noten doinua, pentagraman duten posizioa eta txirulan hatzamarren kokapena agertuko zaizue. Adi egon eta ikasi! Klikatu bertan

Horrez gain gelan ikasitakoaren laburpena birpasatzeko egin klik hemen.


                   Doinu alemaniarra
 
Dagoeneko baduzue txirulaz jo behar dugun hurrengo melodiaren bideoa. Ea  lagungarri zaizuen! Ikusi ahal izateko klik egin.
Partitura ere ikusgarri duzue eskuinaldean. Aupa txirulariok!
Notak: sol, la, si
  
DANTZA:  Imotzeko esku-dantza
 
Imotzeko esku-dantza urratsez urrats
Hona hemen oraingo dantza ikasteko lehenengo pausoa. Hemen klikatu eta... ekin!

Egin klik bertan  dantza osoa ikusteko.

ABESTIA: Loretxoa

Mendian lar artean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
« Umetxo, aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.

Orduan izango baitu
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.

1.-BENITO LERTXUNDI“Benito lertxundi” 1967
2.-EXKIXU “Euskal Herriak izan behar du euskalduna...” 1996
1.http://www.youtube.com/watch?v=VYKzq-AeEzw
2.http://www.youtube.com/watch?v=FK6Qcjwpyzs&feature=related

ABESTIA: Maitiak galde egin zautan
Hona hemen ikasi behar den lehen abestia: Irudiak ikusiz eta Karaokez kantatuz erraz barnera dezakezue. Ea gustukoa duzuen!


TXIRULA:

NOTAK TXIRULAN 


 

Gogoan izan! sol, la, si .

Hona hemen txirulaz joko dugun lehenengo melodia. Klikatu izenburuan eta jo!

KATAGORRIA 

Katagorri gorria 

basotik etorria 

jiraka, biraka 

kaiola berrian.