Kaixo inurritegiko inurri guztiei!
Hona hemen zuon eremu berria!
Bertan nahi dituzun iruzkinak, marrazkiak, poemak, txisteak, bertsoak, ipuinak, asmakizunak, hieroglifoak, gogoetak eta abar... jar ditzakezue. Badakizue zuen ekarpenak gure eguneroko janari bihurtzen direla eta horri esker bizirik irauten garela. Beraz... aurrera! Izan bihotz!
ASMAKIZUNAK
1. Bi ama eta bi alaba
ondo zenbatzen badituzu,
ez dira lau hiru baizik.
Badakizu esan gabe nik?
2. 12 Anai-arreba gara,
ni bigarrena naiz.
Nor naiz?
3. Kanpai bat dut eta ez naiz eliza,
pozoia dut eta ez naiz sugea,
arriskutsuak nire tentakulu meheak.
Nor naiz?
4. 1, 2 eta 3.
Hiru kolore,
bat itzaltzean
bestea piztu.
Zer da?
5. Berdea nire kolorea
negua nire urtaroa
tunel bakoitza nire bizilekua
txikitan nirekin jolasten duzue
handitan ez hainbeste.
Zer naiz?
TXISTEAK
1. -Zer egiten ari zara boligrafo BIC bat leihotik botatzen baduzu?
-Aerobic-a
2. "San Valentin" egunean gizon bat joan zen denda batera maitasun txartel bat erostera eta horrela esan zion dendariri:
- Badaukazu txartel bat "nire egiazko eta maitasun bakarrarentzat" jartzen duena?
- Bai, badaukagu.
- Primeran, eman zortzi.
-Aizu, aita, Zuk emango al zenioke zaplasteko bat ezer egin ez duen ume bati?
-Zergatik? Ez horixe!
-erantzuten dio aitak.
-A, eskerrak! Horrela lasai esango dizut ez ditudala eskolako lanak egin.
4. Ea Gaizka, ba ote dakizkizu bi izenorde?
-Nork, nik?
-Bikain, mutiko. Ea, hurrengoa.
5.Mutiko batek esaten dio beste bati:
-Eskola honetan hilabete bakarrik daramat eta dagoeneko hiru sari eman dizkidate.
-Eta zergatik?
-Lehena, oroimen aparta dudalako.
-Eta beste biak?
-Beste biak... beste biak... ba zera... Putza! Ezin gogoratu orain!
6.Aizu, zer ordu da?
-Hamabiak.
-Oi, zein berandu!
-Galdetzea asko zenuen lehenago.
7.Aizu, barkatu, baina mila pezeta zor didazu.
-Bai, bai, barkatzen dizut, barkatzen dizut.
8. Gizon bat nautiko-eskolara joan da marino izan nahi duelako. Matrikulatzeko datu pertsonalak eta beste datu batzuk eskatu dizkiote eta azkenean galdetu diote :
-Badakizu igeri egiten?
-Nola? Baina..., hemen itsasontziak daude, ezta?
9. Ume batek bere aitari galdetu dio:
"Aita orain duela bi hilabete diruzorroa lapurtu dizute eta oraindik ez zara ertzainarenera joan".Eta aitak erantzun dio:
"Bai maitia, baina lapurrek zure amak baino diru gutxiago gastatzen dute."
10. Kamio bat doa errepidetik beteta eta momentu batean auto batek kamioiaren kontra jotzen du. Auto gidariak esan dio kamiolariari,
-Zure errua da, ez duzu zapi gorria ipini atzealdean!
Eta kamioilariak erantzun dio: -Ez duzu kamioia ikusi, nola ikusiko zenuen zapi gorria?
11. Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasten da hizketa:
- Maria, hemen al zaude?
- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
- Andres, hemen al zaude?
- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago
- Xabier , hemen al zaude?
- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
- Denak hemen al zaudete?
- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
- Eta denal hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?