
DIKTAKETAK:
Gustuko
ditut abesti batekin maitemintzeko gai diren pertsonak.
Gripea neguan zabaltzen
den bezala, musika
ere horrela zabaldu
daitekeela sinesten
dute. Batzuk kantuka ibiltzen dira egun osoan.
Nire amonak esaten zuen
kantatzen duena konfiantzazkoa dela,
jende guztiak abestuko
balu mundua hobeto joango litzatekeela.
Badaude konposizio
eder bat entzun eta ezer sentitzen ez duten
pertsonak. Eta haiei
gogoz esango
nieke musika ezin
dela ukitu, baina musikak ukitu zaitzakeela.
Eta batzuetan sendatu
ere. Buruan musika eramatea, alkandoraren
patrikan lore bat eramatea bezalakoa da; edozein momentutan atera eta norbaiti oparitzeko aukera ematen dizu. Gure amonak zioen bezala, edertasuna
kutsatzeko, han eta hemen.
30
z 19 s 4 h
Karmele Jaio (testu
egokitua)
Titanic-en hondamendia
Titanic,
orduan munduko ontzirik handiena, lehen aldiz zihoan
itsasoz itsaso. Luxozko gelak, tenis(-)pistak, jangelak eta joko(-)gelak ikusi eta probatu nahirik, pertsonaia ospetsuak bildu ziren ontzian.
Ingalaterratik
irten eta bost egunen barruan, iceberg
izugarri bat jo zuen.
1912ko apirilaren 14ko hamabiak laurden gutxi ziren. Musikak eta iskanbilak takatekoaren hotsa hil egin zuten. Ia inor ere ez zen kezkatu.
Une batzuez Titanic-ek bere bideari jarraitu zion izutu gabe. Gida(-)tokian guardian zegoen lehen ofizialak ezkerraldera biratzeko
agindu zuen. Maniobra, ordea, beranduegi egin zen, eta iceberg hark —bazuen hogeita hamar metroko altuera— ontziaren eskuinaldea jo zuen.
DIKTAKETAK:
("a" itsatsia eta marratxoa)
Diktaketa: Japoniako
berria

Noizean behin, Daisuke
eta Akan aitona-amonak bisitatzera joaten dira. Aitona-amonak basetxe
batean bizi dira eta arroza lantzen
dute. Amonak arroz-pastel gozo-gozoak egiten ditu,
Japoniako gozoenak. Amonak dioenez, sekretua zera da, orea astiro-astiro egitea eta labean bor-bor egostea.
Diktaketa: Gutuna
Seme- alaba
maite-maiteok:
Lerro
hauek idazten dizkizuet aitona-amona
hobeto daudela jakinarazteko. Aitona ospitalean luze-luzean egon ondoren, zorionez,
herenegun etxeratu zuten eta hori dela eta alai-alai dabil azken
egunotan. Hori bai, egunero-egunero botikak
hartu behar ditu, baina horrek ez dio axola.
Amona
dendaz denda dabil erosketak egiten, euren urrezko
ezkontza
laster ospatuko
dugulako. Jai polit-polita eta ahaztezina
antolatu nahi du. Egun horretan denok batuko gara; beraz,
zuen zain
gaude.
Zelan
dabiltza zuen
lehengusu-lehengusinak? Jakin badakizue
anai-arrebak
balira bezala maite behar dituzuela.
Bueno,
hitz hauek alfer-alferrik
izan ez
daitezela espero
dut.
Musu handi-handiak
Txomin
DIKTAKETA:
EMAKUME BAT ASTO GAINEAN
Behin batez, emakume bat asto baten gainean zihoan eta, hari tiraka, senarra. Jendeak, haiek ikusirik, esan zuen:
—Hau da hau! Horrelakorik! Emakume axolagabea eroso baino erosoago doa asto gainean, eta gizon errukarria, berriz, oinez!Hurrena gizona asto gainean eta emaztea oinez abiatu ziren. Eta orduan jendeak:
—Baina, baina... zer da hau! Hamaika ikusteko jaioak gara: gizon lasaka potoa asto gainean eta emakume gaixoa, hor konpon!
Azkenik, senar-emazteek oinez jarraitu zuten, eta astoa atzetik, zamarik gabe. Eta orduan jendeak:
—Ene, ene, ene! Ikusten al dituzue horiek? Lau hankako astoa izan eta alferrik eramatea ere! Lelo halakoak!
Ai, adiskide, gogoan izan itzazu hitz hauek zure bihotzean: “Lehenago faltako da zer jana zer esana baino.”
17 letra larri
s,z,x,ts,tz,tx

11 h, tx bat, 17 tz, 26 z, x bat eta 7 s