Amonaren etxean Olentzerok Gabonetako skate kanpuserako bono bat ekarri zidan.
UK skatepark-a Berangon kokatuta dagoen indoor bat da. Eraikina pabiloi handi baten barruan dago eta bi solairu ditu: lehenengoan harrera-lekua, egongela sofa batzuekin, freskagarriak erosteko makinak, goma espumako piszina eta skate pistak daude. Goiko solairuan skateparka eta komunak daude eta behekoa baino handiagoa da.
Gabonetako kanpusa abenduak 24 tik 28ra izan zen, honako ordutegiarekin: 09:00etatik 14:00etara. Eraman beharreko materiala: skatea, belaun eta ukondo-babesak eta kaskoa.
Lehenengo, beroketa ariketak egiten genituen. Ondoren, skate klaseak ematen zizkiguten. Lau taldetan banatzen gintuzten skate egiteko mailaren arabera. Hamaikak aldera hamaiketakoa hartzen genuen. Bukatutakoan tailerrak egiten genituen: kamisetak UKko logo ezberdinekin, grafitiak eraikinaren kanpoko paretetan, skateak aerosolez margotu... Musika bikaina jartzen zuten eta ikusten genituen bideoak ikusgarriak ziren.
Nire esperientzia ikaragarria izan da. Suertatu zitzaidan maisua oso jatorra zen, beti laguntzeko prest eta umore onean zegoelako. Kirol asko egin nuen eta truko berri asko ikasi ere. Egin nituen lagunak oso jatorrak ziren guztiak, gainera nire lehengusuarekin eta Ibon izeneko lagun batekin joan nintzen. Oso gomendagarria iruditu zait, datorren urtean berriro joatea gustatuko litzaidake.