2019/01/07

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI LEKEITION

Abenduaren 22an, Olentzero Lekeitiora etorri zen.
Lekeitioko plaza haurrez beteta zegoen. Hainbat gauza egon ziren, txokolatada,
musika, dantzak… Horrekin batera, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin argazki bat
ateratzeko aukera zegoen.

Jende asko zebilen eta txokolatada hartzeko ilara itzela zegoen.
Musika bikaina zen, argi koloredunekin batera zegoen. Mari Domingi eta Olentzero
laztoz beteta zeuden eta argazki bat atera ostean goxokiak banatzen zituen.
Hainbat ume Olentzero edo Mari Domingi jantzita zeuden.
Plazatik Galtxagorriak zeuden eta haiek baita ere, goxokiak banatzen zituzten.
Umeen aurpegietan alaitasuna nabaritzen zen gabonetako pertsonaia maitakor
hauek ikustean.


olentzero eta mari domingi bilaketarekin bat datozen irudiak

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!