Urtarrilaren 2an, puzgarriak egon ziren Larrabetzun. Laugunak eta ni laurak aldera gelditu ginen frontoian, momentu hori batera gozatzeko. Lehenik, Mitxilotan (gozoki dendan) goxokiak eta pakete batzuk hartu genituen, entretenitzeko. Gero, pilota lekuan sartu, eta lehenengo puzgarrira abiatu ginen. Han, bosteko bi taldetan banatu ginen, bestela ezin ginelako sartu. Ateratakoan, zerbait jan eta berriz ere sartu ginen guztiok. Lagun batek txilinbuelta egiten hasi zen, eta eskerrak ez zuela ezer apurtu! Oso ona zen horretan. Gutxi gorabehera bost minutu beranduago, irten egin ginen. Berriro, zeozer jan, eta mobilarekin jolastu genuen. Ondoren, surf taulara igo ginen, eta kronometroarekin denborarik luzeena iraunten saiatzen ginen, baina oso zaila izan zen. Seiak aldera, bukatu egin zen, eta orduan kanpora joan ginen jolastera.