2019ko urtarrilaren 5ean, Andoainen errege magoak egon ziren bertako umeak agurtzen. Baltasar udaletxeko balkoira irten eta gurasoak erregeak direla esan zuen. Bertan ziren guraso eta ume guztiak ikaratuta gelditu ziren. Nagusi batzuk haserretu ziren umeen jaia zapuzteagatik.
Sare sozialetan eta hedabideetan berehala zabaldu zer berri hura. Beranduago Baltasarrek berak argitu zuen gaizki-ulertua: Gurasoak etxeko erregeak direla esan nahi zuen. Baltasar atzerritarra denez, erdera ez du menderatzen eta txarto esan zuen esan beharrekoa.
BIDEOA