2019/01/16

Eskerrak emanez


 Bertsoa

  AGURRA

Berrogei urte Lehen Hezkuntzan
behe, "erdi-ta" goi mailetan,
hainbat guraso, milaka ikasle
zerrenda amaigabeetan!

Ziztu bizian doa bizitza
batez be aspaldi honetan
Txarra barkatu, ona oroitu,
eskerrak nire ezpainetan.

A zer plazera guztiongandik
ikasten baita, benetan.
Ni baino "lenao" (lehenago) joan direnak
dabiltza ene gogoetan.

Gaur agur esan beharko, baina
ez naiz itoko penetan,
bihotzez altxa ditzagun kopak
topa egin (e)ta alaiki edan.

brindis bilaketarekin bat datozen irudiak

                 (Ikasle maiteak, zuek muztioarekin topa egin)



Agur bero bana, lankide, ikasle eta guraso guztiontzat.

Mila esker danori denagatik!

Ikusi arte!

Marian