Abenduaren 18an, Alex Belaustegi, 6.A gelako Jon Belaustegiren aita, etorri zen Laurora hitzaldi bat emateko. Energia eolikoarenkin egiten dute lan, hau da, haize errotekin.
Lehenik, non eta zertan egiten zuen lan esan eta azalpenekin hasi zen.
Geroago, beraien aldeak erakutsi eta kanpotik ikusten diren atalen izenak esan zituen. Erroten eta hegalen tamaina ere aipatu zigun. Guztiok pentsatzen genuen baino askoz handiagoak ziren.
Ondoren, nola funtzionatzen ziren azaldu zigun. Esplikazioaren barruan, atal batzuen forma oso inportantea zela funtzionamentuarentzako gaineratu zuen.
Azkenik, galderak egiteko denbora egon zen eta erantzun aproposak eman zituen.
Nire ustez, interesgarria izan da. Informazio berria lortu dugu eta gauzak imaginatzen genuen baino askoz dezberdinagoak ziren.