2019/01/03

ERREGE-OPILA

Errege-opila urtarrilaren 6an jaten ohi da. Espainian eta Frantzia hegoaldean
eraztun itxurako opila da, fruitu konfitatuz apaindua eta batzuetan esne-gain
edo kremaz betea. Errege-erroska edo errege-uztaia ere esaten diogu. Frantzia
iparraldean hostorezko opila da, almendra-kremaz edo txokolatez betea.
Ohikoa da barruan kutun moduko objektu txikiak sartzea. Opila jatean kutuna
aurkitzen duenak errege izendatzen da egun horretan. Tradizio berriago baten
arabera, kutuna aurkitzen duenak ordaindu egin behar du opila.

Errege-opil goxo bat prestatu nahi duzu?

Errege eguna gerturatzen ari dela eta, hona hemen errezeta interesgarri bat:

OSAGAIAK: - 400 g irin. - 100 g gurin. - 100 g azukre. - Koilarakada bat legamia. - Litro laurden esne. - Koilarakada bat azahar-ur.

- Limoi azal bat (birrindua). - Fruitu konfitatuak. - Gatza. - Babarrun edo kutun bat.



PROZEDURA:

1. Lehenbizi, legamia 4 esne koilarakadekin nahastu, ondo eragin nahasketa.
Ondoren, 100g irin gehitu eta nahastu dena berriz ere ore bat sortu arte.

2. Beste ontzi batean gainontzeko irina (300g) ipini. Erdian tarte bat egin,
hiru arrautza , azukrea, esnea, azahar ura eta limoi birrindua gehituz.

3. Aurrekoa ondo oratu, ore fin bat sortu arte.

4. Ore fin bat lortu ostean, gurina gehitu.

5. Hau guztia egina duzunean, utzi orea jalkitzen bi orduz gutxienez.

6. Ondoren, berriro ere oratu baina oraingo honetan errege-opilaren
itxura emanez.

7. Labera sartu aurretik opilaren gainean fruitu konfitatua ipini eta orearen
artean baba bat (edo egoki ikusten duzuna) sartu.

8. Jada berotua egongo den labean, sartu errege-opila eta mantendu
bertan 20 minutuz 160 gradura.

errege-opila

On egin eta zeuen etxeetan zelan egiten duzue? Kutuna tokatzen zaiona
ordaintzen du edo erregea da?