Asteartean, abenduaren 18an, lehenengo patioaren ordua eta gero, behekosoloara jaitsi ginen, Gabonetako ekitaldiaren entsegua egitera. Hasieran, batzuek ez genekien non kokatu behar ginen, baina azkenean, lekuak buruan sartzea lortu genuen. 5. mailakoekin batera dantza, ingeleseko abestia eta sarrera eta irteera landu genituen. Lehenengo mailako txikitxo batzuk ere bazeuden gure entsegua ikusten. Batzutan errepikatu eta gero, gelara bueltatu ginen, lan batzuk egin eta bazkaltzera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen.