2018/11/26

SANTA ZEZILIA

Azaroak 22an Santa Zezilia eguna ospatzen da, musikaren eta musikarien eguna, hain zuzen ere. Guk Lauron ere ospatu dugu.

Alde batetik, erakusketa bat egin dugu 3. zikloan. 5. eta 6. mailako ikasle batzuek musika-tresnak ekartzen dituzte bertan erakusteko eta bukatzean etxera eramaten dituzte berriro.

Kontzertu txiki bat egin dugu baita ere. Musika-tresnaren bat jotzen duen pertsonak bertan jo dezake. Gure gelan 5 neska aurkeztu dira eta bikain egin dute. Beste geletakoek ere jo dute. Denak, nire ustez, zoragarri egin dute eta amaieran txalo zaparrada handia eman diegu.
Irakasle askok zoriondu egin dituzte aurkeztu diren pertsonak eta merezi zuten. Saiatzea bakarrik ere merito handia du.

Beraz, zorionak parte hartzaile guztiei!