2018/11/07

HALLOWEEN

Gaur egun, Halloween Ameriketako Estatu Batuetan ospatzen da. Handik jendearen bitartez munduko beste hainbat lekutara iritsi da. Egun haietan, jendeak mozorroak erabiltzen ditu, normalean beldurra emateko asmoz, eta maltzurkeriak ez egitearen truke gozokiak jasotzen dituzte. Horretarako, saria ala ziria diote etxez etxe. Ohitura da, orobat, kuiak hustu eta barruan kandelak jartzea, sagarrak karameluz estaltzea, beldurrezko ipuinak kontatzea eta filmak ikustea. Maiz jendea mozorrotu egiten da eta etxea apaintzen du.