2018/11/28

INSPIRA-REN AZKEN EGUNA

Gaur INSPIRA-ren azken saioa izan da. Bosteko eta seiko taldeetan banatu gara eta gero gure helburua jakin dugu. "Espageti challenge" egin dugu, hau da, tallarinekin eta plastilinarekin zubi bat eraiki behar izan dugu. Zubia eratu ostean, taldeko batek azpitik zeharkatu behar izan du apurtu barik.


Gero ikasi dugu, hizkuntzan ere matxismoa dagoela. Irainak, hitz berak,
emakumezkoa denean adierazpen txarrak ditu, eta gizonezkoa, ordez, onak.


Klasea bukatzean, litxarreriak eta pastak banatu dizkigute eta besarkada handi
batekin agurtu diogu Zaloari, gure inspira andereñoari.