2018/11/28

DYA

Gaur, azaroak 27an, DYA-ko emakume eta gizon bat etorri dira. Oinarrizko erreanimazioari buruzko ikastaro hau hiru zatitan banatu dituzte: teorika, praktika eta anbulantziaren ornidura.

Lehenik eta behin, Koldok pausuak eta teoria irakatsi dizkigu denak gelan. Gelakide batzuen laguntzaz pausu batzuk egin ditu guk ondo ikusteko.

Hona hemen jarraitu behar diren urratsak:
  • Lehenengo, laguntza eskatu behar dugu (112-ra deitu eta nagusi bati esan).
  • Ondoren, ondo dagoen galdetu.
  • Erantzuten badu:
  • Ez mugitu ez badakigu ondo egiten.
  • Ez eman jatekorik/edatekorik.
  • Estali

  • Ez badu erantzuten:
  • Arnasten duen entzun (esku bat kopetan eta bestea kokotsean burua gora botatzeko eta entzuteko).
  • Arnasten badu:
  • Mugitu (ikasitako moduan).
  • Estali
  • Ez badu arnasten:
  • Erreanimazioa egin desfribiladorearekin.


Ondoren, bigarren zatian gelan esandakoa praktikan jarri dugu gure artean. Gero denak bukatu ostean, Evak jarraitu du ikastaroarekin. Berak BBS teknika ondo egiteaz ziurtatu da. Horretarako "Pakito" panpina ekarri du eta 30 konprezio egin ostean beste adiskidea jarraitzeko.

Azkenik, anbulantzia barrutik ikusi dugu eta han zeuden hainbat gauza erakutsi dizkigute. Gero barrura sartu eta DYA-ko paper bat eman digute.

Eskerrik asko, denen partez, Eva eta Koldori. Bikain egin dute eta gainera oso interesgarria izan da.