2018/11/14

METAFORA

Duela pare bat aste, "Metafora" izenburua duen POIa egin genuen taldeka euskera tailerrean.
Bi saiotan egin genuen: Lehenengoan, Marianek azalpenak eman zizkigun eta fitxa betetzen hasi ginen. Hasiera batean, zailtasunak izan genituen. Baina gero, tutorearen laguntzarekin, aurrera eraman genuen lana eta nahiko ondo defendatu ginen. Bigarren saioan, diamante bat sortu genuen. Ez pentsa benetazko diamantea sortu genuenik!

Zer da diamantea?
Paper batean, eskema bezalako bat zegoen eginda diamante baten formarekin.

Lehenengo saioan, fitxatik "Metafora" bat aukeratu genuen talde bakoitzak: euskera ______ da.
Diamantearen bi erpinetan (goikoan eta behekoan) euskera eta konparatu genuen hitzak idatzi genituen. Marianen pausuak jarraitu genituen diamantea sortzeko. Bigarren ilaran, adjektiboak (izenondoak), hirugarren ilaran aditzak (-ten edo -tzen amaierarekin). Ondoren, izenak eta gero, behetik gora gauza bera.
Ikasleok nahiko ondo amaitu genuen eta gainera denboraz. Diamantea ozenki irakurtzerakoan, poema bat ageri da.