2018/10/19

INSPIRA PROIEKTUA

Urriaren 15ean, Inspira proiektua eduki genuen, honen helburua, neskak, gaztetik, zientzian eta matematikan zaletzea da. Geroago unibertsitatean teknologia edo zientziako emakume ikasle gehiago egon dadin, gaur egun gehienak mutilak baitira.
Gela bitan banatu gaituzte: alde batetik neskak eta bestetik mutilak. Mutilak Marianekin geratu dira eta ingenilari den emakume batekin egon gara, telekomunikazioko enpresa batean lan egiten zuena. Gero zer gertatu zitzaion lanean kontatu zigun, emakumea zelako eduki zituen arazoak. Jarraian, ariketa batzuk egin genituen. Amaitzeko zertan lan egin nahi genuen handitan zen, post-it batean jarri genuen eta klasearen aurrean esan genuen zertan nahiko genuke lan egin handitan eta zergatik.