2018/10/30

BARELIKOS: SAIO BEREZIA

Urriaren 18an, hau da, ostegunean, Barelikos arloa eduki genuen. Baratzara joan beharrean, ohitura denez, gela barruan gelditu ginen. Erizek eta Rosak aurkezpen berezi bat egin ziguten osasunari buruz. Frutaz hitz egin ziguten, adibidez: zenbat ur zeukaten, bitaminak, mineralak, fibrak... Lehenik, nola zuritzen zen azaldu ziguten eta gero nola jaten zen. Erizainak, bakoitzari aizto bat, ahoazpi bat eta, garrantzitsuena, laranja bat eman zigun. Denok Rosaren argitutako pausuak jarraitu genituen. Jandakoan oso goxoa zegoen eta bukatu genuenean ikasgela laranja usainarekin utzi genuen.