2018/12/11

TXISTE LEHIAKETA 2018-2019

Asteazkenean, Lauron txiste lehiaketa izan genuen. Jolastorduaren ostean aretora abiatu ginen. Ordurako gela bakoitzeko bi lehiakide aukeratuta zeuden. Epaileak 5. mailako marrubi taldeko kideak ziren. Finalistok txisteak kontatzen hasi ginen. Epaileek irabazlea aukeratzen zeuden bitartean, boluntario batzuek beraien txisteak kontatu zizkiguten. Epaileek irabazlea esatean, ez zitzaion bat ere ez gustatu jendeari eta ikasleek beste parte-hartzaile baten izena aldarrikatzen hasi ziren.
Dena den, primeran pasatu genuen eta finalista guztiontzat oparitxo bat egon zen.