DIKTAKETAK

Entzun arretaz eta idatzi: diktaketa 14.gaia: Ordua letraz idaztea (11. gaian landuko dugu)


                           


  DIKTAKETAK: 3. EBALUAZIOA (11. eta 12.gaiak) 
 
Gustuko ditut abesti batekin maitemintzeko gai diren pertsonak. Gripea neguan zabaltzen den bezala, musika ere horrela zabaldu daitekeela sinesten dute. Batzuk kantuka ibiltzen dira egun osoan. Nire amonak esaten zuen kantatzen duena konfiantzazkoa dela, jende guztiak abestuko balu mundua hobeto joango litzatekeela. Badaude konposizio eder bat entzun eta ezer sentitzen ez duten pertsonak. Eta haiei gogoz esango nieke musika ezin dela ukitu, baina musikak ukitu zaitzakeela. Eta batzuetan sendatu ere. Buruan musika eramatea, alkandoraren patrikan lore bat eramatea bezalakoa da; edozein momentutan atera eta norbaiti oparitzeko aukera ematen  dizu. Gure amonak zioen bezala, edertasuna kutsatzeko, han  eta hemen.
30 z      19 s      4 h
Karmele Jaio (testu egokitua)



Titanic-en hondamendia

Titanic, orduan munduko ontzirik handiena, lehen aldiz zihoan itsasoz itsaso. Luxozko gelak, tenis(-)pistak, jangelak eta joko(-)gelak ikusi eta probatu nahirik, pertsonaia ospetsuak bildu ziren ontzian.

Ingalaterratik irten eta bost egunen barruan, iceberg izugarri bat jo zuen.
1912ko apirilaren 14ko hamabiak laurden gutxi ziren. Musikak eta iskanbilak takatekoaren hotsa hil egin zuten. Ia inor ere ez zen kezkatu.
Iceberg-a ikusi zuenean, trapan zegoen gabizainak berehala jo zituen ezkila eta telefonoa.

Une batzuez Titanic-ek bere bideari jarraitu zion izutu gabe. Gida(-)tokian guardian zegoen lehen ofizialak ezkerraldera biratzeko agindu zuen. Maniobra, ordea, beranduegi egin zen, eta iceberg hark —bazuen hogeita hamar metroko altuera— ontziaren eskuinaldea jo zuen.



DIKTAKETAK: 3. EBALUAZIOA (9. eta 10.gaiak) 
("a" itsatsia eta marratxoa)


Diktaketa: Japoniako berria

Tasita senar-emazteak bi seme-alaba dituzte: Daisuke eta Akan. Tasiarrak Japonian bizi dira, Tokiotik hamar bat kilometrora. Gurasoak egunero-egunero joaten dira Tokiora lan egitera. Trenez joaten dira lanera eta trena jendez bete-beteta joaten da beti. Bien bitartean, Daisukek eta Akanek eskolan ematen dute eguna eta, amaitzean, Hizkuntza-eskolara joaten dira, ingelesa ikastera.
Noizean behin, Daisuke eta Akan aitona-amonak bisitatzera joaten dira. Aitona-amonak basetxe batean bizi dira eta arroza lantzen dute. Amonak arroz-pastel gozo-gozoak egiten ditu, Japoniako gozoenak. Amonak dioenez, sekretua zera da, orea astiro-astiro egitea eta labean bor-bor egostea.

Diktaketa: Gutuna

Seme- alaba maite-maiteok:
Lerro hauek idazten dizkizuet aitona-amona hobeto daudela jakinarazteko. Aitona ospitalean luze-luzean egon ondoren, zorionez, herenegun etxeratu zuten eta hori dela eta alai-alai dabil azken egunotan. Hori bai, egunero-egunero botikak hartu behar ditu, baina horrek ez dio axola.
Amona dendaz denda dabil erosketak egiten, euren urrezko ezkontza laster ospatuko dugulako. Jai polit-polita eta ahaztezina antolatu nahi du. Egun horretan denok batuko gara; beraz, zuen zain gaude.
Zelan dabiltza zuen lehengusu-lehengusinak? Jakin badakizue
anai-arrebak balira bezala maite behar dituzuela.
Bueno, hitz hauek alfer-alferrik izan ez daitezela espero dut.
Musu handi-handiak

Txomin



DIKTAKETA: 2. EBALUAZIOA

 Puntuazio markak eta letra larria
 
 EMAKUME BAT ASTO GAINEAN

Behin batez, emakume bat asto baten gainean zihoan eta, hari tiraka, senarra. Jen­deak, haiek ikusirik, esan zuen:
—Hau da hau! Horrelako­rik! Emakume axolagabea eroso baino eroso­ago doa asto gainean, eta gizon errukarria, berriz, oinez!


Hurrena gizona asto gainean eta emaztea oinez abiatu ziren. Eta orduan jendeak:
—Baina, baina... zer da hau! Hamaika ikusteko jaioak gara: gizon lasaka potoa asto gainean eta emakume gaixoa, hor konpon!


Azkenik, senar-emazteek oinez jarraitu zuten, eta astoa atzetik, zamarik gabe. Eta orduan jendeak:
—Ene, ene, ene! Ikusten al dituzue horiek? Lau hankako astoa izan eta alferrik eramatea ere! Lelo halakoak!


Ai, adiskide, gogoan izan itzazu hitz hauek zure bihotzean: “Lehenago faltako da zer jana zer esana baino.”

17 letra larri 


DIKTAKETA:1. EBALUAZIOA

s,z,x,ts,tz,tx 


Hotz handirik ez zegoen egun hartan baina hirian zebilen haizearen indarrak harritu egin zuen gizona. Hori dela eta handik presaka ihes egitea bururatu zitzaion. Pauso luzeak emanez etxerako bidea bizkor hartu zuen. Eta orduantxe izan zen; Eguzkiñe ikusi zuen plaza hartako ertz batean. Kolore biziaz jantzita zegoen eta buruan kapela beltza zeraman. Xarmangarria iruditu zitzaion eta begirada zorrotza bota zion ausardia erakutsiz. Baina azal zuriko neskak ez zion jaramonik egin.


11 h, tx bat, 17 tz,  26 z, x bat eta 7 s


2 comentarios:

  1. DIKTAKETAK APUR BAT LUZEAK DIRA, BAINA, OSO LAGUNGARRIAK.

    ResponderEliminar
  2. DIKTAKETAK APUR BAT LUZEAK DIRA, BAINA, OSO LAGUNGARRIAK #XD XD#

    ResponderEliminar