EUSKARA




     ULERMENA







                                                                     
    0 zero, huts
    1 bat
    2 bi
    3 hiru
    4 lau
    5 bost (bortz)
    6 sei
    7 zazpi
    8 zortzi
    9 bederatzi
    10 hamar
    11 hamaika
    12 hamabi
    13 hamahiru
    14 hamalau
    15 hamabost (hamabortz)
    16 hamasei
    17 hamazazpi
    18 hemezortzi (hamazortzi)
    19 hemeretzi
    20 hogei
    21 hogeita bat
    22 hogeita bi
    23 hogeita hiru
    24 hogeita lau
    25 hogeita bost (hogeita bortz)
    26 hogeita sei
    27 hogeita zazpi
    28 hogeita zortzi
    29 hogeita bederatzi
    30 hogeita hamar
    31 hogeita hamaika
    32 hogeita hamabi
    33 hogeita hamahiru
    34 hogeita hamalau
    35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz)
    36 hogeita hamasei
    37 hogeita hamazazpi
    38 hogeita hemezortzi (hogeita hamazortzi)
    39 hogeita hemeretzi
    40 berrogei
    41 berrogeita bat
    42 berrogeita bi
    43 berrogeita hiru
    44 berrogeita lau
    45 berrogeita bost (berrogeita bortz)
    46 berrogeita sei
    47 berrogeita zazpi
    48 berrogeita zortzi
    49 berrogeita bederatzi
    50 berrogeita hamar
    51 berrogeita hamaika
    52 berrogeita hamabi
    53 berrogeita hamahiru
    54 berrogeita hamalau
    55 berrogeita hamabost (berrogeita hamabortz)
    56 berrogeita hamasei
    57 berrogeita hamazazpi
    58 berrogeita hemezortzi (berrogeita hamazortzi)
    59 berrogeita hemeretzi
    Zenbakien idazkeraz – 22 –60 hirurogei (hiruretan hogei)
    61 hirurogeita bat (hiruretan hogeita bat)
    62 hirurogeita bi (hiruretan hogeita bi)
    63 hirurogeita hiru (hiruretan hogeita hiru)
    64 hirurogeita lau (hiruretan hogeita lau)
    65 hirurogeita bost (hiruretan hogeita bortz)
    66 hirurogeita sei (hiruretan hogeita sei)
    67 hirurogeita zazpi (hiruretan hogeita zazpi)
    68 hirurogeita zortzi (hiruretan hogeita zortzi)
    69 hirurogeita bederatzi (hiruretan hogeita bederatzi)
    70 hirurogeita hamar (hiruretan hogeita hamar)
    71 hirurogeita hamaika (hiruretan hogeita hamaika)
    72 hirurogeita hamabi (hiruretan hogeita hamabi)
    73 hirurogeita hamahiru (hiruretan hogeita hamahiru)
    74 hirurogeita hamalau (hiruretan hogeita hamalau)
    75 hirurogeita hamabost (hiruretan hogeita hamabortz)
    76 hirurogeita hamasei (hiruretan hogeita hamasei)
    77 hirurogeita hamazazpi (hiruretan hogeita hamazazpi)
    78 hirurogeita hemezortzi (hiruretan hogeita hemezortzi)
    79 hirurogeita hemeretzi (hiruretan hogeita hemeretzi)
    80 laurogei (lauretan hogei)
    81 laurogeita bat (lauretan hogeita bat)
    82 laurogeita bi (lauretan hogeita bi)
    83 laurogeita hiru (lauretan hogeita hiru)
    84 laurogeita lau (lauretan hogeita lau)
    85 laurogeita bost (lauretan hogeita bortz)
    86 laurogeita sei (lauretan hogeita sei)
    87 laurogeita zazpi (lauretan hogeita zazpi)
    88 laurogeita zortzi (lauretan hogeita zortzi)
    89 laurogeita bederatzi (lauretan hogeita bederatzi)
    90 laurogeita hamar (lauretan hogeita hamar)
    91 laurogeita hamaika (lauretan hogeita hamaika)
    92 laurogeita hamabi (lauretan hogeita hamabi)
    93 laurogeita hamahiru (lauretan hogeita hamahiru)
    94 laurogeita hamalau (lauretan hogeita hamalau)
    95 laurogeita hamabost (lauretan hogeita hamabortz)
    96 laurogeita hamasei (lauretan hogeita hamasei)
    97 laurogeita hamazazpi (lauretan hogeita hamazazpi)
    98 laurogeita hemezortzi (lauretan hogeita hemezortzi)
    99 laurogeita hemeretzi (lauretan hogeita hemeretzi)
    100 ehun
    101 ehun eta bat
    102 ehun eta bi
    200 berrehun
    300 hirurehun
    400 laurehun
    500 bostehun (bortzehun)
    600 seiehun
    700 zazpiehun
    800 zortziehun
    900 bederatziehun
    1000 mila
    1200 mila eta berrehun
    1201 mila berrehun eta bat
    1984 mila bederatziehun eta laurogeita lau
    1.000.000 milioi bat
    10.000.000 hamar milioi
    1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

    EUSKARA 2.GAIA: LEXIKO 


    LEXIKOA

    Elezahar = kondaira
    Apain = dotore
    Kutsu = aire
    bihi = ale

    ZAPOREAK

    Gozoak
    Garratzak
    Gaziak
    Mingotsak


    ORTOGRAFIA: S,X,Z


    S
    X
    Z
    Hamasei
    Txanpon
    Bizarra
    Sudurpean
    Ponpoxo
    Zitzaizkion
    Sartu

    Zen
    Ikasi

    Atezain
    Samurrena

    Zuen
    Eskaini

    Noizbehinka
    Eskupeko

    Izugarri
    Jaso

    Zuten
    Esan

    Bizkor
    Beste

    Inoiz


    Ez


    Izan


    Zuzendaria


    Zizkioten




    HITZ BERDINTSUAK

    Jausi/jauzi
    Ikusi/ikuzi
    Jaso/jazo
    Hesi/hezi
    Ostu/Hoztu
    Hasi/hazi


    H LETRA

    Harreman
    Ahaztezin
    haatik
    Harpidedun

    Lehoi
    Lehia
    Lohitu
    Ohore

    Leiho
    Oihu
    Ehun
    Hirurehun

    GRAMATIKA

    Izenak: pertsonak, animaliak, landareak, objektuak eta sentimenduak aipatzeko erabiltzen ditugun hitzak dira eta hainbat motetan sailkatzen dira: 

         - Izen bizidunak: Pertsonak eta animaliak aipatzeko erabiltzen ditugun            hitzak dira.
         - Izen bizigabeak: pertsona eta animaliak ez diren beste gauza guztiak          aipatzeko erabiltzen ditugun hitzak dira.
         - Arruntak: Multzo bateko pertsona, gauza, animalia edo leku guztiak              adierazteko erabiltzen dira. Mugatzailea hartu ohi dute eta letra xehez            idazten dira. 
         - Izen bereziak: Pertsona, gauza, animalia eta leku jakinak adierazteko          erabiltzen dira, ez dute mugatzailerik hartez eta letra larriz idazten dira. 
         - Izen zenbakarriak: Zenbatu daitezkeen izenak dira, eta zenbatzaile eta        guzti ager daitezke.
         - Izen zenbakaitzak: Ezin dira zenbatu eta ez dute zenbatzailerik                  hartzen.
         - Izen neurgarriak: Neurtu ahal direnak dira.
         - Izen neurgaitzak: Neurtu ezin direnak dira. Haiekin ugaritasuna edo            urritasuna adierazteko izenondoak erabiltzen dira.






    EUSKARA 1. GAIA



    LEXIKOA                                           ESAPIDEAK

    ugaldu
    = ugaritu
    AHO ZABALIK = HARRITURIK
    xede
    = helburu
    AHO BATEZ = ADOSTASUNEZ
    hausnartu
    = pentsatu
    AHO BETEAN = ARGI ETA GARBI
    ihardetsi
    = erantzun

    AHO BETE HORTZ = TXUNDITURIK
    atso                = adineko emakumea
    atzo                = gaurkoaren aurreko eguna


    FAMILIA

    Aitaren arreba = izeba, izeko
    Amaren neba = osaba
    Amaren beste semea = anaia edo neba
    Aitaren beste alaba= ahizpa edo arreba
    Ama edo aitaren gurasoak = aitona/amona
    Amonaren ama= birramona
    Aitaren anaia-arreben seme-alabak= lehengusuak
    Aitonaren erraina= ama/izeba
    Amonaren suhia= aita/osaba


    GRAMATIKA 1-2 UNITATEAK


    Perpausa esanahi osoa duen hizkerako atalik txikiena da. Letra larriz hasten da eta puntuz amaitzen da. Aditza derrigorrezkoa du. Perpausak bi osagai nagusi ditu: Subjektua eta predikatua.


    Izenak pertsonak, animaliak, landareak, objektuak eta sentimenduak aipatzeko erabiltzen ditugun hitzak dira.


    IZENAK
    BIZIDUNAK:pertsonak eta animaliak dira.
    BIZIGABEAK: beste guztiak.
    BEREZIAK: pertsona, animalia, gauza eta toki jakinak adierazteko dira
    ( Jon, Nemo, Guggenheim, Gorbeia, Bilbo,...) Letra larriz idazten dira.
    ARRUNTAK: multzo bateko pertsona, animalia, gauza edo lekuak adierazteko dira (mutiko, arrain, museo, mendi, hiri,...) Letra xehez idazten dira.


    IZEN ARRUNTAK horrela sailka ditzakegu:
    ZENBAKARRIAK: zenbatu ahal direnak.
    (Mendi, museo, zinema, ume, uso,...)
    ZENBAKARGAITZAK:
    zenbatu ezin direnak.
    (Gosea, pena, ura, poza, azukrea, edertasuna,...

    NEURGARRIAK:
    neurtu ahal direnak. (Azukrea, ura, gatza, …)


    NEURGAITZAK:
    neurtu ezin direnak. (Poza, edertasuna, pena, gosea,...)




    Izen sintagma: Izenak eta haren osagaiek osatzen dute.
    Izen sintagma NOR kasuan edo NORK kasuan deklina daiteke.

    Aditz sintagma: Predikatu lana egiten du perpausean, hau da, ekintza adierazten duen perpausaren zatia da. 



    ORTOGRAFIA




     JOKOAN IKASIZ: Hitz konposatuak
                                        Maileguak 
                                        Lexikoa

     Artikulua



    ADBERBIOAK


    ZENBAKIEN IDAZKERA

    Adberbioak aditza laguntzeko eta osatzeko erabiltzen dira.
    Adberbioek aditzaren ekintza noiz, nola, non... gertatzen den zehazten dute.
    Bi adberbio multzo bereizten dira:

    Aditzondoak eta Adizlagunak


    Aditzondoak
1. Denbora aditzondoak: noiz galderari erantzuten diote.
Hona batzuk: noiznahi, edonoiz, inoiz, noizbait, atzo, gaur, gero, bihar, etzi,
herenegun, berriro, beti, dagoeneko, jadanik, sekula, egundo, orain, orduan,
lehen, laster, behin, maiz, batzuetan, askotan, txikitan, honezkero, urtero,
egunero...; noiztik hona, noizean behin, lehenbailehen, noiz edo noiz, gero eta
goizago
2. Leku aditzondoak: non galderari erantzuten diote eta bai nora,norantz, noraino eta norako galderei ere.
Zenbait adibide:
hemen, hortik, harako, bertan, handixek, edonon, nonahi,
norabait, inon, nonbait, hurbil, urrun...; han-hor-hemen, nondik edo handik, hor
nonbait...
3. Modu aditzondoak: nola (zelan) galderari erantzuten diote.
Hona hemen batzuk:
nolabait, edonola, edozelan, inola, nolanahi, honela,
horrelaxe, halatsu, ederki, poliki, gaingiroki, astiro, apurka, egiazki, ozenki,
ederto, polito, txarto, berriro, emekiro, harrika, korrika, alferrik, isilik, pozik,
adibidez, alderantziz, ustekabean, gustura, asperturik, nekatuta...; nola edo hala,
hain zuzen ere, bide batez, argi eta garbi, batez ere, atzekoz aurrera, benebenetan,
itsu-itsuan, bete-betean, gero eta txarrago...
4. Maila aditzondoak: graduatze edo mailakatze funtzio dute.
Adibide batzuk:
batere, guztiz, aski, biziki, dexente, erabat, erdi, itzel, izugarri,
ikaragarri, lar, nahiko, oso, txit, samar, sobera, zeharo...
5. Iritzi aditzondoak: hiztunaren jarrera edo iritzia zehaztu egiten dute.
Hona batzuk: 
agian, antza, jakina, itxuraz, nonbait, noski, apika, akaso,
agidanez...; dudarik gabe, inola ere...

BESTE SAILKAPENA:


Aditzondo bakunak:

Osagai bakarrekoak, hau da, ez daude atzizkiz osaturik:

agudo, aspaldi, atzo, aurki, bart, behin, beti, bihar, etzi, gaur, gero, iaz, lehen, maiz, orain, sarri, sekula


Aditzondo eratorriak:

Beste hitz bati aditzondo-atzizki bat erantziz eratutakoak: ; “-KI” ,“-KA”, “-RO”, “-IK” eta “-LA”

“-KI”: bereziki, ederki, emeki, biziki, gaizki, hobeki, ongi, ozenki, poliki, zehazki...

“-KA”: deika, saltoka, txioka, zarataka, han-hemenka, eztulka, txistuka...

“-RO”: Astiro, berriro, zeharo...

“-IK” : alferrik, baraurik, geldirik , osorik, pozik, hutsik, zutik, gaixorik

“-LA”: nola, honela, horrela, hala




ADITZONDOAK


Aditzondoak gehienetan deklinabide atzizkirik gabe agertuko dira.

Adibidez:       Nerea ondo dabil aspaldion.
Aurten ez dugu eguraldi onik izan.
Horrek beti esaten du egia.

Hala ere, inoiz har dezakete deklinabide atzizkiren bat, hauetan bezala:

Lana etziko ekarri behar da.
Gaurko egongo zela esan zuen.

Aditzondo batzuek, izenondoek bezala, -en, -ago eta -egi atzizki
graduatzaileak har ditzakete.

Adibidez:       Goizago etorri beharko zenuke.
Astiroegi goaz.
Gaur zeu heldu zara beranduen.
Harago joan behar duzu.

Bestalde, maila adberbioak ere aditzondoak dira. Hauek izenondoen nahiz
adberbioen mailaketarako erabiltzen dira:

Adibidez:       Nahiko txarto egon naiz egunotan.
Jokaldia oso ederki amaitu du.
Horiek guztiz aspertuta daude.

Bukatzeko, zenbait aditzondok atzizki intentsiboak ere har ditzake.
Adibidez:       Honelaxe egiteko agindu du.
Hantxe egon da.
Oraintxe joango gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario