2017/05/17

DYA IKASTOLAN


Maiatzak 4an, Nagore eta Ainhoa DYAri buruzko gauzak azaltzera etorri ziren.

Lehenengo, gaixotasunei buruzko informazioa eman ziguten. Gero, joko bat egin genuen zaurietaz eta jausi txarretaz hitz egiteko. Ondoren, zer egin behar den norbait erortzean edo konortea galtzerakoan azaldu zigun:

1. Laguntza eskatu
2. Galdetu (zelan dagoen, zer gertatu zaion…)
3. Ez mugitu pertsona (zerbait txarra gertatu ahal zaiolako)
4. Ez eman jateko ezta edateko.
5. Bestea lasaitu.
6. Manta, zapi edo beste gauza batekin estali.

Horrez gero, praktikan jarri genuen esandakoa. Bikoteka ipini eta bata lurrean etzan eta besteak laguntza eskatu, galdetu, burua igo, buelta eman eta estali genuen. Beste praktika batzuk egin genituen bakoitzak hogei  “konpresio” eginez minutu batean. Azkenik, DYA anbulantzia ikustera joan ginen patiora. Han, zelula batzuk jarri, anbulantzia barrutik ikusi, argazki batzuk egin eta azkenean opari bat eduki genuen. Pultsera eta liburuxka bat oparitu zizkiguten.

dya bilaketarekin bat datozen irudiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario