2017/05/16

DBHko AZALPENA

Ostegunean, maiatzaren 11n, DBHra joan ginen han hitzaldi bat aurkeztu behar zutelako guretzat. Lehenik eta behin, 4. Mailako lau ikaslek gainetik apur bat azaldu zuten.
Gero Jesus, DBHko zuzendaria, etorri eta gaia sakotzen hasi zen. Gauzak asko aldatuko direla esan zuen, adibidez: ordu bat lehenago jaiki behar gara ikastolara joateko, libururik ez dira egongo, liburutegia behar badugu erabili dezakegu... Baina gehien errepikatu zuen hitza errespetua izan zen.

Ondoren DBHko lehenengo eta bigarren mailako koordinatzailea aurkeztu zigun eta berarekin Bigarren Hezuntzako hurrengo urterako erabiliko ditugun geletara joan ginen.
Azkenik lehenengo mailako ikasgelak bisitatu genituen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario