2017/05/23

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Jon Plazaolak (21) berria aurkeztu du. 161. orrialdeko 2, 3 eta 4. ariketak.
Gaztelania: "Pájaro Veneciano"ko laburpena orri batean idatzi dugu.
Matematika: 148. orrialdeko 21. ariketa eta 149. orriko 22. ariketa zuzendu ditugu.

2017/05/19

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Blogeko sarrerak zuzendu eta irakurri ditugu.
Gaztelania: Andereñoak "clases de oraciones"-ei buruz galdetu digu. Pájaro Veneciano irakurri dugu.

2017/05/18

HOMOFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA



1990ean kendu zuten homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik. Hortik aurrera, urtero ospatzen da maiatzaren 17an homofobiaren aurkako eguna.

Gaur egun, homofobiaren aurkako borroka jarraitzen du. Honen helburua, auzo eta herrietan bikote homosexualak errespetatzea eta babesa jasotzea guztion partez da.

Ikasgelan gai honetaz hitz egin eta gero, denok ados egon gara homofobiaren aurkan egotea oso garrantzitsua dela, eta denok aukera desberdinak errespetatu behar ditugula. Beraz, lagundu behar dugu pertsona hauek jazarpena jasotzen dutela ikusten badugu.



GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Xabierrek (19) berria aurkeztu digu. Kausazko perpausak (atzoko etxerakolanak) zuzendu ditugu, 160. orrialdeko ariketak, hain zuzen ere.
Matematika: liburuko ariketen zalantzak argitu ditugu.
Gaztelania: Pájaro Veneciano irakurtzen jarraitu dugu.
Science: Lauroko Sitean dagoen aurkezpenaren laburpen bat egin dugu.

2017/05/17

DYA IKASTOLAN


Maiatzak 4an, Nagore eta Ainhoa DYAri buruzko gauzak azaltzera etorri ziren.

Lehenengo, gaixotasunei buruzko informazioa eman ziguten. Gero, joko bat egin genuen zaurietaz eta jausi txarretaz hitz egiteko. Ondoren, zer egin behar den norbait erortzean edo konortea galtzerakoan azaldu zigun:

1. Laguntza eskatu
2. Galdetu (zelan dagoen, zer gertatu zaion…)
3. Ez mugitu pertsona (zerbait txarra gertatu ahal zaiolako)
4. Ez eman jateko ezta edateko.
5. Bestea lasaitu.
6. Manta, zapi edo beste gauza batekin estali.

Horrez gero, praktikan jarri genuen esandakoa. Bikoteka ipini eta bata lurrean etzan eta besteak laguntza eskatu, galdetu, burua igo, buelta eman eta estali genuen. Beste praktika batzuk egin genituen bakoitzak hogei  “konpresio” eginez minutu batean. Azkenik, DYA anbulantzia ikustera joan ginen patiora. Han, zelula batzuk jarri, anbulantzia barrutik ikusi, argazki batzuk egin eta azkenean opari bat eduki genuen. Pultsera eta liburuxka bat oparitu zizkiguten.

dya bilaketarekin bat datozen irudiak

TELELAURO

Astearte honetan, Bigarren DBHko ikasle batzuk etorri ziren Telelauro proiektua aurkezteko. Bideo batzuk erakutsi zizkiguten: Slime nola egin eta Ahots-magikoak. Baina askoz ere proiektu interesgarriak daudela azaldu ziguten.

Ikusi nahi baduzue, klik egin hemen!

    TELELAURO 

HIRUGARREN EBALUAKETAKO AZTERKETAK

Euskarako azterketa: maiatzaren 25ean (7, 8 eta 9. gaiko guztia + 10. gaiko ortografia).
Matematikako azterketa: maiatzaren 26an (7. gaia, irudi geometrikoak).
Natur Zientziako azterketa: maiatzaren 30ean (ugalketa funtzioa).
Englisheko azterketa: maiatzaren 31n (past participle).
Scienceko azterketa: ekainaren 1ean (the early modern period).
Gaztelaniako azterketa: ekainaren 9an.
Problemen azterketa: ekainaren 14an.

2017/05/16

DBHko AZALPENA

Ostegunean, maiatzaren 11n, DBHra joan ginen han hitzaldi bat aurkeztu behar zutelako guretzat. Lehenik eta behin, 4. Mailako lau ikaslek gainetik apur bat azaldu zuten.
Gero Jesus, DBHko zuzendaria, etorri eta gaia sakotzen hasi zen. Gauzak asko aldatuko direla esan zuen, adibidez: ordu bat lehenago jaiki behar gara ikastolara joateko, libururik ez dira egongo, liburutegia behar badugu erabili dezakegu... Baina gehien errepikatu zuen hitza errespetua izan zen.

Ondoren DBHko lehenengo eta bigarren mailako koordinatzailea aurkeztu zigun eta berarekin Bigarren Hezuntzako hurrengo urterako erabiliko ditugun geletara joan ginen.
Azkenik lehenengo mailako ikasgelak bisitatu genituen.



2017/05/12

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Naroak (15) berria egin du.
Gaztelania: Anek (11) "Mis tres animales favoritos" aurkeztu digu. 176. orrialdeko 1. ariketa egin dugu. Pájaro Veneciano irakurri dugu.
Matematikako Problemak: 61. orrialdeko 3. eta 4. problemak eta 62. orriko 1. eta 2. ariketak zuzendu ditugu.
English: "My trip"-ekin jarraitu dugu. "The Phantom Of The Opera" irakurri dugu.

2017/05/05

DICTADOS TEMA 10

Dictados del libro:
        La salvación de los enamorados:  YOUTUBE    RESPUESTA
        Un cactus para decorar:  YOUTUBE    RESPUESTA

Vokis:
        Un día en el parque con Sara:  VOKI    RESPUESTA
        El viejo jardín:  VOKI    RESPUESTA
        No hacían mal a nadie:  VOKI   RESPUESTA

2017/05/03

BULLYINGAREN AURKAKO EGUNA

Maiatzaren 2an, bullyingaren aurkako nazioarteko eguna ospatu da. Guzkiok dakigun bezala, bullyinga oso kontu latza da, ez dugu bromatzat hartu behar.

Zoritxarrez, bullyinga oso hedatuta dago. Munduan zehar, ikastetxe edo ikastolara doazen umeen %10-ak bullyinga jasan egin behar du. Horretarako KIVA programa martxan ipini da ikastola edo ikastetxe askotan.

Noski, egun hau Lauron ospatu egin dugu, KIVA programari eta bullyingari buruz hitz eginez.

Guztiok horrela jarraitzen badugu, bullyingarekin bukatuko dugu.

Goazen!

GELAN EGINIKO LANAK

English: L.A. Raid-en ariketak zuzendu ditugu.
Euskara: 154. eta 155. orrialdeak irakurri, 156. orriko 2, 3, 6, 7 eta 157. orrialdeko 4 ariketak egin ditugu. Annek (8) berria egin du.
Science: "Mythology" projektuarekin jarraitu dugu.
Gaztelania: Helcaik (4) "Mi viaje favorito" aurkeztu digu. 197. orrialdeko 2, 3, 4 eta 8 ariketak zuzendu ditugu.

2017/05/02

BERTSOLARITZA

Bertso neurriak

XAKE LEHIAKETA

XAKE LEHIAKETA

Lauroko xake lehiaketa ospatu da. Partida asko jolastu ondoren irabazlea dugu. Zorionak Ian Gonzalez irabazteagatik eta ere parte hartu duten pertsona guztiei. Domina batzuk banatu dira.


medallas bilaketarekin bat datozen irudiakRendered Image



Eskerrik asko marrubi taldekide guztioi zuen lan bikainagatik. Oso ondo antolatu duzuelako eta lehiaketan eskaini duzuen laguntzagatik. Elena eta Erlantzen laguntza eskertzen dugu ere, dena ondo mantentzeagatik eta klase guztietako ikasleen kezkak argitzeagatik.

Rendered Image


lauro ikastola marrubia bilaketarekin bat datozen irudiak

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Maialenek (6) eta Jon Xabierrek (7) berria egin dute.
Matematika: 152. orrialdeko 1, 3, 4, eta 6 ariketak zuzendu ditugu.
Heziketa Emozionala: ikaskideekin txikiagoak izan garenean, momentu positiboetaz eta negatiboetaz hitz egin dugu.