2017/04/07

Oporretako liburua

ERINIAS TABERNA


Txantiloiak lerro kopuru bat duen arren, moldatu zuek zuen behar izanetara. Eskuz zein ordenagailuz burutu dezakezue,  baina inprimatuta ekarri beharko duzue.
Denek dakizue laburpena nola egin behar duzuen: hasiera, korapiloa eta amaiera. Ez da oso luzea izan behar. Hamabost lerro inguru, Garrantzitsuena soilik.
Balorazioan zuen iritzia jarri behar duzue eta galdera hauen erantzuna egon beharko da bertan, baina ez galdera-erantzun formatuan:
- Zer motatako istorioa den.
- Erraz ulertu duzuen hiztegia eta istorioa
- Pertsonaiak deskribatu egoera eta izaerari begira.
- Zenbat egunetan irakurri duzuen.
- Irakurtzeko gogoa sortu dizuen edo ez. Arrazoitu.
- Amaiera susmatzen zenuten, bai ala ez. Arrazoitu.
- Zein pertsonaia izan duzue gustukoen. Arrazoitu.
- Aholkatuko zenuketen ala ez. Arrazoitu.


EZ AHAZTU IZEN-DEITURA!

Opor zoriontsuak izan eta atsedena hartu azken txanparako!



No hay comentarios:

Publicar un comentario