2017/06/20

EUSKARA EGUNEKO DANTZAK













AGUR BERO BAT!

Gezurra badirudi ere, 2016ko irailean hasi genuen ikasturtea amaitu egin dugu. Gogor lan egin ondoren eta elkarbizitzan hainbat esperientzia izan ostean, oporrak heldu zaizkigu. Hori dela eta uda zoragarria izan dezazuela espero dut, familiakoekin batera. Zuetariko batzuek (eta guraso batzuek ere) lan gehigarriak eskatu dizkidazue. Ikastea eta dibertitzea batera egon daitezkelakoan, blogean agertzen dira ariketa batzuek. Ea gustukuak dituzuen!

Ondo pasa oporraldia, baina ez eman oporrik euskarari: eragin mihiari eta gozatu euskaraz!

vacaciones familiares bilaketarekin bat datozen irudiak

UDAKO LANAK : Bi liburu irakurri ( Euskaraz eta Gaztelaniaz)


EUSKARAZKO LIBURUA


IRAKURKETA FITXA 




Izen-deiturak:

Izenburua:

Idazlea:

Gustatu al zaizu?

Orrialde kopurua:

Hasi dudan eguna:

Amaitu dudan eguna:


LABURPENA ETA BALORAZIOA
  


_________________________________________________


LIBRO EN CASTELLANO
  

FICHA DE LECTURA

Nombre y apellidos:

Título:

Autor:

¿Te ha gustado?

Nº de páginas:

Día de comienzo:

Día de finalización:


RESUMEN Y VALORACIÓN







2017/05/23

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Jon Plazaolak (21) berria aurkeztu du. 161. orrialdeko 2, 3 eta 4. ariketak.
Gaztelania: "Pájaro Veneciano"ko laburpena orri batean idatzi dugu.
Matematika: 148. orrialdeko 21. ariketa eta 149. orriko 22. ariketa zuzendu ditugu.

2017/05/19

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Blogeko sarrerak zuzendu eta irakurri ditugu.
Gaztelania: Andereñoak "clases de oraciones"-ei buruz galdetu digu. Pájaro Veneciano irakurri dugu.

2017/05/18

HOMOFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA



1990ean kendu zuten homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik. Hortik aurrera, urtero ospatzen da maiatzaren 17an homofobiaren aurkako eguna.

Gaur egun, homofobiaren aurkako borroka jarraitzen du. Honen helburua, auzo eta herrietan bikote homosexualak errespetatzea eta babesa jasotzea guztion partez da.

Ikasgelan gai honetaz hitz egin eta gero, denok ados egon gara homofobiaren aurkan egotea oso garrantzitsua dela, eta denok aukera desberdinak errespetatu behar ditugula. Beraz, lagundu behar dugu pertsona hauek jazarpena jasotzen dutela ikusten badugu.



GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Xabierrek (19) berria aurkeztu digu. Kausazko perpausak (atzoko etxerakolanak) zuzendu ditugu, 160. orrialdeko ariketak, hain zuzen ere.
Matematika: liburuko ariketen zalantzak argitu ditugu.
Gaztelania: Pájaro Veneciano irakurtzen jarraitu dugu.
Science: Lauroko Sitean dagoen aurkezpenaren laburpen bat egin dugu.

2017/05/17

DYA IKASTOLAN


Maiatzak 4an, Nagore eta Ainhoa DYAri buruzko gauzak azaltzera etorri ziren.

Lehenengo, gaixotasunei buruzko informazioa eman ziguten. Gero, joko bat egin genuen zaurietaz eta jausi txarretaz hitz egiteko. Ondoren, zer egin behar den norbait erortzean edo konortea galtzerakoan azaldu zigun:

1. Laguntza eskatu
2. Galdetu (zelan dagoen, zer gertatu zaion…)
3. Ez mugitu pertsona (zerbait txarra gertatu ahal zaiolako)
4. Ez eman jateko ezta edateko.
5. Bestea lasaitu.
6. Manta, zapi edo beste gauza batekin estali.

Horrez gero, praktikan jarri genuen esandakoa. Bikoteka ipini eta bata lurrean etzan eta besteak laguntza eskatu, galdetu, burua igo, buelta eman eta estali genuen. Beste praktika batzuk egin genituen bakoitzak hogei  “konpresio” eginez minutu batean. Azkenik, DYA anbulantzia ikustera joan ginen patiora. Han, zelula batzuk jarri, anbulantzia barrutik ikusi, argazki batzuk egin eta azkenean opari bat eduki genuen. Pultsera eta liburuxka bat oparitu zizkiguten.

dya bilaketarekin bat datozen irudiak

TELELAURO

Astearte honetan, Bigarren DBHko ikasle batzuk etorri ziren Telelauro proiektua aurkezteko. Bideo batzuk erakutsi zizkiguten: Slime nola egin eta Ahots-magikoak. Baina askoz ere proiektu interesgarriak daudela azaldu ziguten.

Ikusi nahi baduzue, klik egin hemen!

    TELELAURO 

HIRUGARREN EBALUAKETAKO AZTERKETAK

Euskarako azterketa: maiatzaren 25ean (7, 8 eta 9. gaiko guztia + 10. gaiko ortografia).
Matematikako azterketa: maiatzaren 26an (7. gaia, irudi geometrikoak).
Natur Zientziako azterketa: maiatzaren 30ean (ugalketa funtzioa).
Englisheko azterketa: maiatzaren 31n (past participle).
Scienceko azterketa: ekainaren 1ean (the early modern period).
Gaztelaniako azterketa: ekainaren 9an.
Problemen azterketa: ekainaren 14an.

2017/05/16

DBHko AZALPENA

Ostegunean, maiatzaren 11n, DBHra joan ginen han hitzaldi bat aurkeztu behar zutelako guretzat. Lehenik eta behin, 4. Mailako lau ikaslek gainetik apur bat azaldu zuten.
Gero Jesus, DBHko zuzendaria, etorri eta gaia sakotzen hasi zen. Gauzak asko aldatuko direla esan zuen, adibidez: ordu bat lehenago jaiki behar gara ikastolara joateko, libururik ez dira egongo, liburutegia behar badugu erabili dezakegu... Baina gehien errepikatu zuen hitza errespetua izan zen.

Ondoren DBHko lehenengo eta bigarren mailako koordinatzailea aurkeztu zigun eta berarekin Bigarren Hezuntzako hurrengo urterako erabiliko ditugun geletara joan ginen.
Azkenik lehenengo mailako ikasgelak bisitatu genituen.



2017/05/12

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Naroak (15) berria egin du.
Gaztelania: Anek (11) "Mis tres animales favoritos" aurkeztu digu. 176. orrialdeko 1. ariketa egin dugu. Pájaro Veneciano irakurri dugu.
Matematikako Problemak: 61. orrialdeko 3. eta 4. problemak eta 62. orriko 1. eta 2. ariketak zuzendu ditugu.
English: "My trip"-ekin jarraitu dugu. "The Phantom Of The Opera" irakurri dugu.

2017/05/05

DICTADOS TEMA 10

Dictados del libro:
        La salvación de los enamorados:  YOUTUBE    RESPUESTA
        Un cactus para decorar:  YOUTUBE    RESPUESTA

Vokis:
        Un día en el parque con Sara:  VOKI    RESPUESTA
        El viejo jardín:  VOKI    RESPUESTA
        No hacían mal a nadie:  VOKI   RESPUESTA

2017/05/03

BULLYINGAREN AURKAKO EGUNA

Maiatzaren 2an, bullyingaren aurkako nazioarteko eguna ospatu da. Guzkiok dakigun bezala, bullyinga oso kontu latza da, ez dugu bromatzat hartu behar.

Zoritxarrez, bullyinga oso hedatuta dago. Munduan zehar, ikastetxe edo ikastolara doazen umeen %10-ak bullyinga jasan egin behar du. Horretarako KIVA programa martxan ipini da ikastola edo ikastetxe askotan.

Noski, egun hau Lauron ospatu egin dugu, KIVA programari eta bullyingari buruz hitz eginez.

Guztiok horrela jarraitzen badugu, bullyingarekin bukatuko dugu.

Goazen!

GELAN EGINIKO LANAK

English: L.A. Raid-en ariketak zuzendu ditugu.
Euskara: 154. eta 155. orrialdeak irakurri, 156. orriko 2, 3, 6, 7 eta 157. orrialdeko 4 ariketak egin ditugu. Annek (8) berria egin du.
Science: "Mythology" projektuarekin jarraitu dugu.
Gaztelania: Helcaik (4) "Mi viaje favorito" aurkeztu digu. 197. orrialdeko 2, 3, 4 eta 8 ariketak zuzendu ditugu.

2017/05/02

BERTSOLARITZA

Bertso neurriak

XAKE LEHIAKETA

XAKE LEHIAKETA

Lauroko xake lehiaketa ospatu da. Partida asko jolastu ondoren irabazlea dugu. Zorionak Ian Gonzalez irabazteagatik eta ere parte hartu duten pertsona guztiei. Domina batzuk banatu dira.


medallas bilaketarekin bat datozen irudiakRendered Image



Eskerrik asko marrubi taldekide guztioi zuen lan bikainagatik. Oso ondo antolatu duzuelako eta lehiaketan eskaini duzuen laguntzagatik. Elena eta Erlantzen laguntza eskertzen dugu ere, dena ondo mantentzeagatik eta klase guztietako ikasleen kezkak argitzeagatik.

Rendered Image


lauro ikastola marrubia bilaketarekin bat datozen irudiak

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Maialenek (6) eta Jon Xabierrek (7) berria egin dute.
Matematika: 152. orrialdeko 1, 3, 4, eta 6 ariketak zuzendu ditugu.
Heziketa Emozionala: ikaskideekin txikiagoak izan garenean, momentu positiboetaz eta negatiboetaz hitz egin dugu.

2017/04/27

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: POI bat egin dugu taldeka. Helcaik (4) Berria egin du.
Gaztelania: Eiderrek (2) "Redes Sociales" aurkeztu digu.
Tutoretza: Rolei buruz hitz egin dugu.

2017/04/26

CÓMO PREPARAR BIEN EL EXAMEN DEL TERCER TRIMESTRE DESDE LA SITE


GELAN EGINIKO LANA

English: Jon Xabierrek (7), Gaizkak (9), eta Genarrek (10) The New egin dute. L.A. raid bukatu dugu.
Euskara: Anderrek (3) berria egin du, 145. orrialdeko 1, 2 eta 3 ariketak zuzendu ditugu.
Gaztelania: Luciak (1) "Mi viaje en familia favorito" aurkeztu digu.
Natur Zientziak: Marianek ugalketa funtzioari buruz hitz egin digu.

2017/04/25

Mikroipuinen lehiaketako finalistak... eta irabazlea!



      Eta irabazlea... AIALA GARABIETA izan da! Oso originala izan da eta ederto
      prestatuta izan du.

ZORIONAK!

GELAN EGINIKO LANAK

Euskara: Eiderrek (2) Berria aurkeztu du. Aste Santuko oporrei buruz idazlan bat egin dugu.
Gaztelania: Arratek (25) "Mis Aficiones" egin du.
Matematika: 138. orrialdeko 18. ariketa eta 139. orriko 19. ariketak egin ditugu.
Heziketa Emozionala: KIVA-ko bigarren jokoa egin dugu.

2017/04/24

GELAN EGINIKO LANAK

English: Mythology aurkezpenarekin hasi gara.
Gaztelania: Asierrek (24) "El surf" aurkeztu du. Marianek "los enlaces" azaldu digu.
Euskara: 144. orrialdeko 9, 10, 11 eta 13 ahoz egin ditugu eta 12. porfolioan idatzi dugu.
Musika: Aldapan goraren abestiaren koreografia bukatu dugu.
Matematika: 138. orrialdeko 15, 16 eta 17 ariketak egin ditugu.

2017/04/07

Oporretako liburua

ERINIAS TABERNA


Txantiloiak lerro kopuru bat duen arren, moldatu zuek zuen behar izanetara. Eskuz zein ordenagailuz burutu dezakezue,  baina inprimatuta ekarri beharko duzue.
Denek dakizue laburpena nola egin behar duzuen: hasiera, korapiloa eta amaiera. Ez da oso luzea izan behar. Hamabost lerro inguru, Garrantzitsuena soilik.
Balorazioan zuen iritzia jarri behar duzue eta galdera hauen erantzuna egon beharko da bertan, baina ez galdera-erantzun formatuan:
- Zer motatako istorioa den.
- Erraz ulertu duzuen hiztegia eta istorioa
- Pertsonaiak deskribatu egoera eta izaerari begira.
- Zenbat egunetan irakurri duzuen.
- Irakurtzeko gogoa sortu dizuen edo ez. Arrazoitu.
- Amaiera susmatzen zenuten, bai ala ez. Arrazoitu.
- Zein pertsonaia izan duzue gustukoen. Arrazoitu.
- Aholkatuko zenuketen ala ez. Arrazoitu.


EZ AHAZTU IZEN-DEITURA!

Opor zoriontsuak izan eta atsedena hartu azken txanparako!



2017/03/31

Mikroipuinak

                                                              MIKROIPUINAK



Elefanteak dieta zorrotza egin du. Orain inurritegian bizi da.

                                                              &&&&&&&

Denbora aurrera doa, gelditu gabe. Denentzat, gainera. Guk aspaldian ezagutu genuen Txanogorritxurentzat ere,  Dagoeneko Txanogorria andrea da. Eta amama dugu. Xistera Jaunarekin  bi seme-alabak izan zituen: Pamela eta Txapela. Pamelak Onddo-Kapelarekin bizitzera joan eta Bisera izeneko mutiko bat munduratu du. Amama Txanogorriaren kutuna, hain zuzen ere.    


                                                               &&&&&&&

Nire bizitza baino gehiago maite zaitut esan zion. Handik gutxira, ezustean, hil  egin zen.
                                                                                   
                                                                                                                 
                                                               &&&&&&&                                                                                                                                                                                               
Gizakion ahotsa hain ondo imitatzen duten haietariko loro bat erosi nahi zuen. Horretarako bere bizitzako aurrezki guztiak erabili zituen. Loro mutu bat etxeratu zuen, ordea.

                                                                &&&&&&&

Patzientzia bukatu zitzaion. Hipermerkatura joan behar izan zuen, kilo bat erostera.



                                                                                                                         Inurria

6. A

6. B

6. C

6. D

6. E

GELAN EGINIKO LANAK

Gaztelania: Egoitzek (22) "Mi videojuego favorito" aurkeztu digu.
Euskara: Asierrek (24) "berria" egin du. Korrikari buruz izan da eta datu batzuk ezagutu ditugu.
Korrika: Korrikari buruz informazio orokorra eman dugu. Atzoko ibilbidea ikusi eta gelako mapan markatu dugu, probintziak aipatzen.
Natur zientziak: Gizonen ugaltze aparatuaz hitz egin eta ikasi dugu.

2017/03/30

HITZALDIA (PILOTOA)

HITZALDIA (PILOTOA)

Pasa den astean piloto batek bere lana azaltzera etorri zen.


Astean behin hegazkin bat hartzen du Lisboan eta ia munduko leku guztietara joan daiteken hegazkin bat gidatzen duela azaldu zigun, airbus a330. Gidatzen ez dagoen bitartean bulego batean egoten da bere hurrengo hegaldia prestatzen.


                                                HEGAZKINA


Gauza asko jakin behar dira hegazkin bat hartzeko :

Begiratu ea zein beste aireportutan lurreratu al den problema bat gertatzen bada, ez dakitenez bidea mapa bat prestatu behar dute, hegazkineko laguntzaile nagusiari prestatu dutena erakutsi behar diote, gasolina nahiko jarri, hegazkina garbitu pasaiariak eroso egoteko, kontrolak ondo funtzionatzen duten begiratu…


Hegazkin bat hartzea oso segurua da, adibidez, motor bat hondatzen bada beste bi daude edo hiru
GPSa dituzte, bat funtzionatzeari uzten badio beste bi izateko eta zerutik ez galtzeko, bi erradar dituzte…

Batzuetan hodei arraro batzuk ikusten dira, cumuloninbus izenekoak. Horiek zeharkatu behar dira bere barruan ekaitz oso gogorra egon daitekeelako, horregatik batzuetan turbulentziak daude.
CUMULONINBUS







GELAN EGINIKO LANAK

Gaztelania: Jon Plazaolak (21) "Mi equipo de fútbol" aurkeztu digu. Pájaro Veneciano irakurri dugu. Etxerakolanak zuzendu ditugu.
Euskara: Marianek 20. korrikaren bertsoak galdetu dizkigu. Euskara Tailerreko mikroipuinak zuzendu eta gainbegiratu ditugu.

2017/03/29

GELAN EGINIKO LANAK

English: Helcaik (4), Iñigok (5) eta Annek (8) The New egin dute.
Gaztelania: Maiderrek (20) "Mi veraneo" aurkeztu du.
Euskara: 20. Korrikaren bertsoa entzun dugu.
Matematika: Irudi geometrikoei buruz hitz egin eta ikasi dugu.

KORRIKA TXIKIA 2017


KORRIKA txikia 2017
bertsoa


Loiura heldu denez korrika
bidera atera gara
Lauroko ikasle guztiontzat hau
egun zoragarria da
Gure hizkuntzaren funanbulisten
ta ilusionisten erara
geuk ere eman nahi diogunez
merezi duen bultzada
bihotzetatik mingainetara
pasa dezagun euskara


Eskerrik asko Eñaut Intxaurragari bertsoa egitearren.

2017/03/28

METAFORA

AMODIO-POEMA:

Penak elfanteak dira

eta bizkarrean jartzen zaizkizu.             

  
http://www.clipartbest.com/cliparts/MTL/koE/MTLkoEkGc.png
flechas mirando para abajo bilaketarekin bat datozen irudiak



emoticonos llorando bilaketarekin bat datozen irudiak










Pozak zaldiak dira

eta oinetan eragiten dituzte.

Erlazionatutako irudia
flechas mirando para abajo bilaketarekin bat datozen irudiak




personas saltando felices dibujos bilaketarekin bat datozen irudiak

Amodioa inurriak dira

eta gorputz osora zabaltzen zaizkizu.

hormigas dibujos animados bilaketarekin bat datozen irudiak
flechas mirando para abajo bilaketarekin bat datozen irudiak




corazones bilaketarekin bat datozen irudiak 

Juan Kruz Igerabide

MAITE ZAITUDALAKO: 💕

Maitatzen zaitudalako  
kantatzen dizut zuri,
zu zaitut negu beltzean
eguzki epel zuri,
sargori denean berriz
maitasunezko euri. 


corazones bilaketarekin bat datozen irudiak

 Joxan Ormazabal