2016/12/13

Biodiberstitatea: denboran zeharreko bidaia

Gaur, Madariaga dorretxera joan gara txango bat egitera. Han, biodibertsitateari buruzko ikasgaia irakatsi digute. Ederra izan da. Horri esker ez genezkien gauzak ikasi ditugu. Orain, gure hiztegia aberatsagoa da.

Helburua:

  • Espezieen desagerpenen eragileak ezagutzeko, egungo errealitatearekin alderatzeko.
  • Landare kaltegarriak zeinek diren jakiteko.
  • Gure kulturari buruz gauza gehiago jakiteko.
  • Garai ezberdinetan izan diren biodibertsitatearen erabilpen ezberdinak ezagutzea bere garrantziaz ohartzeko eta zaintzen ikasteko.
Zer egin dugu?
  • Lehenik eta behin, B eta E taldeak autobusean  sartu gara bidaia hasteko.  
  • Ondoren, Madariaga dorrera eltzean, bi gidari gure zain egon dira, bata gurekin joan da eta bestea E gelakoekin.
  • Geroago, hamaiketakoak eta jakak gela batean utzi ditugu.
  • Horrez gero, biodibertsitateari buruzko bideo bat ikusi dugu. Han kultura desberdinak, animalia eta landareak desberdinak direla irakatsi digute.
  • Amaitu dugunean, arrain batzuk ikusi ditugu eta janari kateari buruz hitz egin dugu.
  • Teilatura igo gara eta handik hondartza, animaliak, uharteak, zuhaitzak eta beste gauza batzuk ikusi ditugu.
  • Tartean, patiora joan gara eta zabuetan aritu dugu denbora.
  • Gauza guztiak hartu ditugu eta autobusera joan gara.
  • Busturiara heldu eta gero, garraiotik jaitsi eta hango bi mapa erakutsi dizkigu eta zein lore kaltegarri diren, nola hasten diren eta zer kalte egiten duen azaldu digu. Lore horiek: Cortaderia Selloana eta Baccharis Halimifolia dira.  
  • Hori azaldu eta arazoa nola dagoen handitzen ikusi dugu.
  • Monitorea, nolakoak diren zizarearen kakak erakutsi digu, nola landare batzuk bizi ahal diren itsasoaren ondoan eta animalia batzuk landare horien artean eskutatu ahal direla.
  • Bideari ekin diogu, eta etxetxo bat bezalako den leku batean sartu gara, handik txori batzuk ikusi ditugu, bata Lertxun txikia Lertxun hauskara izan da.
  • Azkenik, argazki bat guztiok batera atera dugu eta Laurora bueltatu gara.



No hay comentarios:

Publicar un comentario