2016/11/29

ZORIONAK, IMKE!


1. SARIA ESKURATUTA!

Gaur, azaroak 29a, Imkeren sariari esker, Bilboko Portua berriro bisitatu dugu. Lehenik eta behin autobusez bertaratu gaituzte. Han, areto handi-handi batean sartu gara sarien emate-ekitaldia burutzeko. Baina bertan ez gara bakarrak izan Lauroko ikastolako umeak, beste ikastetxekoak ere han izan dira.

Izan ere, Ipuin lehiaketako hirugarren saria, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeko María Rueda Gonzalezek irabazi du bere "Amamaren istorio txundigarria" ipuinarekin.

Bigarren saria "El puerto" izeneko ipuina idatziz. Nora Suso Encinasek lortu du, Maristas ikastetxekoa.

Eta lehenengo saria Lauro ikastolako Imke Lazaro Van Spijkek irabazi du, "Mohamed, laguntzaile aparta" ipuinari esker.



Hona hemen Bilboko Portutik bidalitako sari zerrenda:


    Hemen dugu Asier Atutxa, Bilboko Portuko zuzendaria, diploma ematen.

Hiru sarien diplomak eman ostean, Imkek bere ipuin liluragarria irakurri digu.


Azkenik, argazki askoren ostean guztiekin, koadernotxo urdin eta boligrafo bana eman digute ikasleoi. Ondoren, kanpora atera gara Imkeren gurasoekin eta Laurora bueltatu gara.

Laster gure Imke maiteak bere gurasoekin disfrutatuko du irabazitako sari zoragarriaz.


Hona hemen ikasle bakoitzari oparitutako koadernotxoa. Gehien gustatu zitzaiguna mezua: "URRUTIRA BIDAIATZEKO, EZ DAGO LIBURU BAT BAINO ONTZI HOBERIK"
 Denon partez, mila esker antolatzaileei.


Eta garrantzitsuena Imkeren ipuinaz gozatzeko izenburuan klikatu: "Mohamed, laguntzaile aparta"







 




Informazio gehiago: email-ezagutuportua@bilbaoport.eus,
edo telefonoa-944871216 eta web-http://www.bilbaoport.eus/eu/

Sarien sarrera: 1. artikulua 2. sarrera




No hay comentarios:

Publicar un comentario