2016/04/08

HITZALDIA: IKASTOLAKO KONTUAK

Solasaldira joan aurreko egunetan, komeni da ikasleei ekintza honen berri ematea.
Proposamena zera izan daiteke: etxean, ikasle bakoitzak, gurasoekin, aitona-amonekin… beraien txikitako eskola-esperientziei (bizipenak, egoerak, bitxikeriak…) buruz hitz egitea.
Ondoren, ikasle bakoitzak nagusiengandik entzundakoa kontuan izanda, galderaren bat prestatuta ekarri behar izango du. Helburua, hau izan daiteke: lehengo irakaskuntza, egungo irakaskuntzarekin KONPARATU ETA KONTRASTATU emociones-emoticonos.jpg egin ahal izatea kanpotik etorritako solaskideekin batera.

GALDERAK, GAI HAUEI BURUZKOAK IZAN DAITEZKE
Jolas motak.
Irakasle-gurasoen arteko harremanak.
Irakasle-ikasleen arteko harremanak eta tratua.
Zigor motak eta gurasoen jarrera hauen aurrean.
Eskolan erabiltzen ziren baliabideak.
Egoera barregarriak eta guztiz kontrakoak direnak.
Jantokia, autobusa, eskolaz kanpoko ekintzak...
Debekatuta egoten ziren hainbat gauza (hizkuntza, ikurrak…)
Beste batzuk...

No hay comentarios:

Publicar un comentario