2016/04/12

Biharko, apirilaren 13rako


                                Biharko, apirilaren 13rako

Materiala ekarri 1. mailako umeekin batera horma-irudia edo collage original bat osatzeko.

- SORMEN TAILERRA
  • Eguna: asteazkena
  • Ordua: 15:00 - Iraupena: 1h 30’
  • Tokia: Gelan eta LH12 geletan
  • Helburua: Gure ikasleak LH12koekin batera ikastolari buruzko artelan bat sortzea.

Ekintza hau une berean egingo dugu LH12 eta LH56 ikasturteko ikasle guztiek. Aldez aurretik binaka jarriko gara. Gero bikote erdiak LH12ko geletara joango dira gelako letra errespetatuz (hau da, LH6Akoak LH2Akoekin eta LH5Akoak, LH1Akoekin). Txikien geletatik gauza bera egingo dute eta erdia gure geletara etorriko da. Ondoren, bikoteak elkartuko ditugu laukoteak osatuz (hau da laukote batean 2 nagusi eta 2 txiki egongo dira).
Behin taldeak osotuta. Kartulina batean artelan bat egingo da. Teknika librea izanik, proposatuko diren 4 hitz arbelean idatziko ditugu: kolorea, Lauro, askatasuna, jakintza.
Lau kontzeptu horien inguruko sormen ariketa bat egin beharko da eta artelan horretan plasmatu beharko da.
Azkenik artelanak pasabideetan zintzilikatuko ditugu.


Hurrengo egunerako galderak prestatuta izan.






No hay comentarios:

Publicar un comentario