2016/04/13

ARTELANAK

5. maila 1. mailakoekin artelanak egin ditugu. Lehenengo, binaka jarri gara eta klase erdia 1. mailara joan da. Ostean, 1. mailako klase erdia hor geratu da eta besteek 5. mailako klaseetara abiatu dira.
Bakoitzak bere etxeko materiala ekarri du: Eva goma, itsasgarria, purpurinak, botoiak, kotoia… Ondoren, andereñoak kartulinak banatu dizkie laukote guztiei.
Ariketa honen helburua Laurok legeztatu zenetik 50 urte betetzen direla ospatzea da.
Ekintza honetan 1. mailakoak izan dira protagonistak. 5. mailakoek beraien ideiak entzun, gauzak azaldu eta collageak egiten lagundu diete. Horma-irudiak bukatzean 1. mailakoek beraien gelatara bueltatu dira eta materiala batu dugu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario