2016/04/15


Egun hauetan, 2016ko apirilaren 13, 14 eta 15ean, Lauro Ikastolaren 50 urteak legeztatu zenetik ospatuko ditugu ekintza dibertigarriak eginez. Gaur asteazkena Orozkon garrafa nola egiten zen azaldu digute:

Lauro ikastolaren marrazketa 5.B

Gaur, osteguna14an, eta ospakizunen barruan, ikastolaren marrazketari ekin diogu. Kanpoaldera irten gara eta tenis zelaitik gure eraikina marrazten saiatu gara baita gure gelako leihoak ere, bertatik ikusten baitira. Sasoi ederra izan dugu lan honetan aritzeko. Zorionak, artistak!

2016/04/14

Lauroko artelanak

PINTXO LEHIAKETA

PINTXO LEHIAKETA 5.B


Gaur, apirilaren 14a, pintxo lehiaketa ospatu da 5.Bn. Ume guztiek parte hartu dute lehiaketa gastronomiko honetan. 9 pintxo desberdin izan dira epaileak botatu behar izan dutenak. Umeek esperientzia oso baliogarria izan dute pintxo/sandwich hauek egiten.

Lehenik, osagaiekin pintxoa prestatu eta montatu dute.
Ondoren, botazioak egin eta irabazle bat aukeratu behar izango dute.






















2016/04/13

ARTELANAK

5. maila 1. mailakoekin artelanak egin ditugu. Lehenengo, binaka jarri gara eta klase erdia 1. mailara joan da. Ostean, 1. mailako klase erdia hor geratu da eta besteek 5. mailako klaseetara abiatu dira.
Bakoitzak bere etxeko materiala ekarri du: Eva goma, itsasgarria, purpurinak, botoiak, kotoia… Ondoren, andereñoak kartulinak banatu dizkie laukote guztiei.
Ariketa honen helburua Laurok legeztatu zenetik 50 urte betetzen direla ospatzea da.
Ekintza honetan 1. mailakoak izan dira protagonistak. 5. mailakoek beraien ideiak entzun, gauzak azaldu eta collageak egiten lagundu diete. Horma-irudiak bukatzean 1. mailakoek beraien gelatara bueltatu dira eta materiala batu dugu.





Mikroipuinak

5. A

5. B

5. C

5. D

5. E

GARRAFAREN ERREZETA



Egun hauetan, 2016ko apirilaren 13, 14 eta 15ean, Lauro Ikastolaren 50 urteak legestatu zenetik ospatuko ditugu ekintza dibertigarriak eginez. Gaur asteazkena Orozkon garrafa nola egiten zen  poliki poliki azaldu digute. Hiru pertzona izan dira guri dana aurkeztu digutenak, bat Lauroko garbitzailea zen


    Bitartean, gure aurrean irabiatu egiten zuten .





Eta azkenik dastatzeko aukera eman digute



2016/04/12

Biharko, apirilaren 13rako


                                Biharko, apirilaren 13rako

Materiala ekarri 1. mailako umeekin batera horma-irudia edo collage original bat osatzeko.

- SORMEN TAILERRA
  • Eguna: asteazkena
  • Ordua: 15:00 - Iraupena: 1h 30’
  • Tokia: Gelan eta LH12 geletan
  • Helburua: Gure ikasleak LH12koekin batera ikastolari buruzko artelan bat sortzea.

Ekintza hau une berean egingo dugu LH12 eta LH56 ikasturteko ikasle guztiek. Aldez aurretik binaka jarriko gara. Gero bikote erdiak LH12ko geletara joango dira gelako letra errespetatuz (hau da, LH6Akoak LH2Akoekin eta LH5Akoak, LH1Akoekin). Txikien geletatik gauza bera egingo dute eta erdia gure geletara etorriko da. Ondoren, bikoteak elkartuko ditugu laukoteak osatuz (hau da laukote batean 2 nagusi eta 2 txiki egongo dira).
Behin taldeak osotuta. Kartulina batean artelan bat egingo da. Teknika librea izanik, proposatuko diren 4 hitz arbelean idatziko ditugu: kolorea, Lauro, askatasuna, jakintza.
Lau kontzeptu horien inguruko sormen ariketa bat egin beharko da eta artelan horretan plasmatu beharko da.
Azkenik artelanak pasabideetan zintzilikatuko ditugu.


Hurrengo egunerako galderak prestatuta izan.






2016/04/11

50. urteurreneko Ordutegia




ODRDUTEGIA


LH5 :  APIRILAREN 13,14,1
131415
9:15

1.
MANTEKAUE TA GRANIZAUE
Ikerketa
5.
HITZALDIA
Ohitura zaharrak
6.
IBILBIDE KULTURALA
Bunkerrera...
errota, ermita,
kantera, trintxera
9:30
9:45
10:00
4.
PINTXO LEHIAKETA
Prestaketa eta lehiaketa
11:00
1.
MANTEKAUE TA GRANIZAUE
Behaketa eta dasteketa
JOLASORDUA
12:00
6.
IBILBIDE KULTURALA
Gidaliburu baten
ekoizpena
2.
IKASTOLAKO ARTELANAK
Proiektua
2.
IKASTOLAKO ARTELANAK
Bisita
13:00
14:00
BAZKALORDUA
BAZKALORDUA
8.
DISKOFESTA
15:00
3.
SORMEN TAILERRA
LH12koekin
7.
MARRAZKETA
LEHIAKETA
16:00







2016/04/08

Garrafa jaia izotzaren herrian
Ardo zuria, ura, brandya, azukrea eta limoi zukua. Horiek dira Orozkon garrafa edo izotz edari esaten zaion eta tradizio handia duen edariaren osagaiak. Sekretua, ordea, edariari izena ematen dion tresna da: garrafa, hain zuzen ere. Tradizio handia du elementu horrek bertan eta inguruko herrietan. Horren seinale, joan den domekan herrian egin zuten garrafa lehiaketa: 48 partaide aurkeztu ziren. Umeek beste zazpi-zortzi egin zituzten —alkoholik gabe—, eta izozkiak egiteko sei garrafa ere egon ziren.
Zer da, baina, garrafa bat, eta nola funtzionatzen du? Niko Astobiza Orozkoko Garrafa kultur elkarteko kideak erantzun dio galdera horri, argi erantzun ere: "Biradera bat dauka; kanpoko aldea, normalean, egurrezkoa da; barruan metalezko ontzi bat du, eta hor barruan sartzen dira edaria egiteko osagaiak. Barruko ontziaren eta kanpokoaren artean, izotza eta gatza jartzen dira. Horixe da, hain zuzen, gailu horren sekretua: nahaste kriogenikoa".
Garrafa edo izotz edari hori behar bezalakoa izan dadin laguntzen dute izotzak eta gatzak. "Gatzak izotza urtzen du, eta urtuta geratzen den horrek zero azpitik 20 graduko tenperatua hartzen du. Hotz horrek ontzi barruko edaria hoztu, izoztu egiten du".
Edariak zapore berezia hartzen du gailu horietan. "Berezitasuna ematen dio garrafak. Osagai guztiak ondo nahasten laguntzen du, eta lehenengo zurrutadatik azkenera zapore bera dauka. Aldiz, taberna batera baldin bazoaz eta, esaterako, ginkas bat eskatzen baduzu, izotza botatzen dizute barrura. Lehenengo zurrutadak izaten dira gozoenak. Azken aldera, ordea, izotza urtu egiten denez, ez da horren gozo geratzen. Honek, ordea, izoztutako puntu hori ematen dio edariari, eta oso gozo geratzen da", azaldu du Astobizak.
Eta garrafa gozoak egiten jakiteko esperientzia aspaldi hartu zuten Orozkon. Izan ere, edari eta tresna mota horri buruz jasota dagoen lehenengo erreferentzia 1850ekoa da: Leipzigeko (Alemania) irakasle batek urte hartan Gorbeia ikusteko egin zuen bidaia batekoa. "Orozkotik igo zen, eta izoztegi handi bat ikustera joan zen", azaldu du Garrafa kultur elkarteko kideak. Edari hari garai hartan limonada esaten ziotela gogora ekarri, eta erreferentziak zer jasotzen duen adierazi du: "Hegoaldeko herrietan horrenbeste dastatzen duten limonada".
Alemaniako irakasle hark ikusi zituen izoztegien antzekoak "asko" zeuden antzina. "Leize edo leku hotzetan egiten ziren. Neguko elurra zapalduta gordetzen zuten bertan. Izan ere, botatzen duen elurra zapalduz gero, izoztuta geratzen da. Sistema hori erabilita, leize handi batean izotz geruzak gordetzen zituzten. Uda aldera, leizera joan eta izotz blokeak moztu eta gurdietan edota zaldiekin eramaten zituzten herrira", gogorarazi du Astobizak.
Euskal Herriko elurzulorik handiena Orozkon bertan dagoela adierazi du, gainera: Zaratate-Neberabarrikoa. Eta bertatik eramaten zuten izotza Bizkai osora, "baita Bilbora ere". Izotzarena garai hartan "negozioa" zela azaldu du orozkoarrak, udalerriko aurrekontuen hiru laurdenak bertatik ateratzen zituztela gogora ekarrita.

Limonada prestatzen maisu

Eta, besteak beste, izotz hari esker maisu bihurtu ziren limonada prestatzen. Bizkaiko Historia liburuaren 1885eko erreferentzia batean honela jasota dago: "Orozko haranean jaiotakoak maisuak dira limonada deritzona prestatzen". XX. mendearen erdialdetik aurrera, garrafetan egiten zen edariak gailuaren beraren izena hartu zuen, limonada berba alde batera utzita.
Ohiturari jarraituz, domekako lehiaketan aurtengo garrafa egile onenak aukeratu zituzten. Lehenengo saria Arkaitz Gerrerok eskuratu zuen; bigarren lekuan, Asier Aramendi geratu zen; hirugarren, Susana Valencia eta Maite Alonsok osatutako bikotea aukeratu zuen epaimahaiak.
Garrafa onena egiteko sekretua begi bistakoa dela azaldu du Astobizak: "Granizatuak txukun egon behar du: ez gogorregi, ez lar likido". Zaporeari dagokionez, "osagai guztiek ondo bat eginda egon behar dute. Ez da sentitu behar osagaietako bat bestearen gainetik". Domekako garrafak puntuan zeuden, itxuraz, bertaratu ziren herritarrek prestatutako guzti-guztia bukatu zuten-eta.

HITZALDIA: IKASTOLAKO KONTUAK

Solasaldira joan aurreko egunetan, komeni da ikasleei ekintza honen berri ematea.
Proposamena zera izan daiteke: etxean, ikasle bakoitzak, gurasoekin, aitona-amonekin… beraien txikitako eskola-esperientziei (bizipenak, egoerak, bitxikeriak…) buruz hitz egitea.
Ondoren, ikasle bakoitzak nagusiengandik entzundakoa kontuan izanda, galderaren bat prestatuta ekarri behar izango du. Helburua, hau izan daiteke: lehengo irakaskuntza, egungo irakaskuntzarekin KONPARATU ETA KONTRASTATU emociones-emoticonos.jpg egin ahal izatea kanpotik etorritako solaskideekin batera.

GALDERAK, GAI HAUEI BURUZKOAK IZAN DAITEZKE
Jolas motak.
Irakasle-gurasoen arteko harremanak.
Irakasle-ikasleen arteko harremanak eta tratua.
Zigor motak eta gurasoen jarrera hauen aurrean.
Eskolan erabiltzen ziren baliabideak.
Egoera barregarriak eta guztiz kontrakoak direnak.
Jantokia, autobusa, eskolaz kanpoko ekintzak...
Debekatuta egoten ziren hainbat gauza (hizkuntza, ikurrak…)
Beste batzuk...

PINTXO -SANDWICH TXAPELKETA DASTAKETA 3. ZIKLOAN

AURRETIK EGIN BEHARREKOA
  • 3ko taldeak egin eta  finkatu gelan non kokatuko diren jardueraren egunean.
  • Azaldu baldintzak zeintzuk izango diren asteburua baino lehen.
  • Asteburua baino lehen denbora bat behar izango dute haiek erabakitzeko zein pintxo-sandwich egingo duten.
  • Errezetaren egitura atal hauekin prestatu drive-an:

    • Pintxo-sandwicharen izena
    • OSAGAIAK (kopuruak)
    • AZALPENA ( ordenean, pausoz pauso)
    • ARGAZKIA EDO MARRAZKIA
    • Taldekideen izenaK


BALDINTZAK ETA  ETXETIK EKARRI BEHAR DIREN GAUZAK

  • Amantala edo.
  • Plastikozko bi plater bertan gauzak ebaki eta egiteko eta behar duten tresneria.
  • Ogia (nahi dutena) derrigorrezko osagaia.
  • Osagaiak  tuperretan edo ontzietan garbi eta txukun.
  • Plater edo azpilen bat pintxo-sandwicha aurkezteko.
  • Sukaldeko rolloa, zapiak  edo trapuren bat.
  • Eskuak garbitu lanean hasi orduko.
  • Talde bakoitzak 3 ale prestatuko ditu.

BALORAZIOA EGITEKO

  • Hiru alde baloratuko dira: Errezeta, azalpena eta itxura.
  • Talde bakoitzean 3 kide egongo direnez,  bakoitzak alde bat baloratuko du. Beti berdina.
  • Amaitzean mahai luze batean jarriko ditugu  denak guztiek dastatzeko.
BALORAZIO TAULA

ERREZETA
AZALPENA
ITXURA
GUZTIRA
1. TALDEA




2. TALDEA




3. TALDEA




4. TALDEA




5. TALDEA




6. TALDEA




7. TALDEA




8. TALDEA




9. TALDEA





  • Errazena hau inprimatzea izango zen eta talde bakoitzari ale bat eman.
BALORAZIO OROKORRA

1.TALDEA
2.TALDEA
3.TALDEA
4.TALDEA
5.TALDEA
6.TALDEA
7.TALDEA
8.TALDEA
9.TALDEA
1.TALDEA









2.TALDEA









3.TALDEA









4.TALDEA









5.TALDEA









6.TALDEA









7.TALDEA









8.TALDEA









9.TALDEA