2016/02/26

5. B Irteera: EROSKI FUNDAZIOAREKIN EAE-KO EUSKAL PRODUKTUEN EKOIZLEEI BISITA: Martxoaren 2an

EROSKI Fundaziotik harremanetan jartzen gara zurekin zure ikasleekin batera datorren martxoaren 2an Udapa Arabako patata-kooperatibara egitekoa duzuen bisitagatik.
Badakizunez, jardunaldia 11:00etan hasiko da, eta 2 ordu iraungo du, gutxi gorabehera. 4 fasetan banatuko da: harrera, bisita instalazioetan, bazkaria eta agurra.

Jardueraren helburua da haurrek bertatik bertara ezagutzea patata ekoizteko prozesua, bai eta haien etxeraino iritsi bitarte egiten diren lan guztiak. Horregatik, ibilaldian zehar, han egunero egiten duten lana erakutsi eta horren
nondik norako guztien berri emango die bisitaren gidariak: patata landatzea, biltzea, moten eta tamainen arabera sailkatzea, elikagaiak lurraldean duen sustraia, sasoiko produktuaren abantailak... Hori guztia bertako ekoizpenaren
garrantzia baloratzeko aukera izan dezaten. Gainera, bisitaldiaren une jakin batean, ikasleek “esperientzia ahaztezin” bat biziko dute. Hau da, modu aktiboan parte hartuko dute ekoizleek egiten dituzten lanetako batean. Modu horretan, lehen pertsonan gogoratuko dute produktu bat sortzen lagundu zutela.

Jardunaldi guztian zehar, txaleko identifikatzaile bat eramango dute ikasleek (hasieran banatuko zaie). Ibilaldian zehar azalpen bat eskainiko da zenbait puntutan; hortaz, beharrezkoa da ikasleak elkarrekin joatea eta isilik egotea
gidariak azalpenak eman bitartean. Parte hartzeko moduko jarduera bat da, beraz, garrantzitsua da ikasleak galderak egitera animatzea edozein zalantza izanez gero.

Bertako ekoizle batengana egiten den bisita denez, EROSKI Fundaziotik uste dugu oso interesgarria dela joan baino lehen errepasatzea gai horri lotutako dekalogoa; Unitate Didaktikoaren 6. saioan dago dekalogoa, Energia Hazteko
programaren barnean, eta gure lurraldeko elikagaiek dituzten abantailen berri ematen zuen:

1. Freskoagoak dira, garraiatzeko distantziak laburragoak direlako.

2. Zaporea hobeki gordetzen dute, baita nutrizio-propietateak ere.

3. Garraiatzeko distantziak laburragoak direnez, gastuak aurrezten dira eta CO2 gutxiago igortzen da atmosferara.

4. Kalitate handiko produktuak direnez, beti gozo-gozoak dira.

5. Gure lurraldeko zaporeak ezagutzeko eta disfrutatzeko aukera ematen digute.

6. Gastronomiaren arloko turismoa bultzatzen dute (erregioen artekoa).

7. Iraganeko ohiturak eta tradizioak gordetzen laguntzen digute denboran zehar.

8. Bizi garen ingurunea ezagutzeko eta harekiko loturak ezartzeko aukera ematen digute.

9. Tokian tokiko produktuen fabrikazioak bertako garapen ekonomikoa sustatzen du.

10. Gure komunitatea aberasten laguntzen dute.


Espero dugu primeran pasatzea bisitan, eta, aldez aurretik, eskerrik asko


EROSKI Fundazioak inplementatutako jarduera honetan parte hartzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario