2016/01/17

LABURPENA

Lehenengo autobus baten montatu gara. Bidaia amaitu ondoren neska bat (Tamara) aurkeztu da. Geroago edifiziora sartu gara bideo bat ikusi dugu erne-erne zeren eta geroago galderak egingo zituen. Horrez gain gauza oso interesgarriak azaldu dizkigu. Ondoren autobusean ibili gara inguruak ikusten eta hobeto ulertzeko azaldu dituen gauza guztiak bertatik bertara ikusten genituen.





2016/01/16

Nola ematen zaio hasiera itsasontzi berri bateri?

Itsasontzi bat eraikitzen amaitzen denean, garabiarekin uretan sartzen da. Nabigatu baino lehen, beirazko botila hartu eta itsasontziaren kontra jotzen da. Halako gauzetan sinesten dutenek esaten dute botila apurtzen bada, itsasontziaren bidaia guztiak lasaiak eta sorte onekoak izango direla, baina apurtzen ez bada, txarra den zerbait gertatuko dela.
Titanic itsasontziaren kasuan,botatako botila ez zen apurtu eta, denok dakigunez  azkenean hondoratu egin zen. Kasualitate handia? Patoa? Bakoitzak pentsa dezala nahi duena!



Resultado de imagen de inaugurar barco botella

BILBOKO PORTUAN IKASITAKO ITSASONTZIAK


Hauek izan dira guk ikasitako itsasontziak:
 
 



Ferry: pertsonak eta autoak, autobusak... eraman ahal ditu.

 
 
 
 
 


Kruzeroa: pertsonak garraiatzen ditu.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gas-ontzia: gasa eramaten ontzia handi batzuetan.
 
 
 
 
 
 
 
 





Petrolio-ontzia: petrolioa eramaten du.
 
 
 
 
 
 
 
 
 Bi kargero ontzi desberdin: 1. kontenerrak eramaten dutenak. 2. Sala eta abar eramaten dute. 
 
 
 
 
 




 

2016/01/15

MATEMATIKA BIRPASATU AZTERKETARAKO!



Astelehenean, urtarrilaren 18an, Matematika azterketa egingo dugu.

3. UNITATEA: GEOMETRIA LAUA

ASKO IKASI!!!!!

Portuko ipuina Jarraitu egiten.
ZORRIAK


Ikastolan, beste ikastetxetan bezala, noizean behin, zorriak agertzen dira eta hori dela eta buruak sarritan begiratzea komeni zaigu.
Zorriek buruko odola xurgatzen digute eta ondorioz azkura igertzen dugu eta hazka egiten hasten gara.
Oso txikiak dira, eta buru batetik bestera erraz pasatzen dira.. Insektu hauek obiparoak dira eta bartz izeneko  pilo bat arrautza jartzen dute.
Zorriei agur egiteko gure buruak ondo miatu behar dira, horrexetarako dauden produktu berezien laguntzaz zorri eta bartz guztiak kentzea lortuko dugu!

2016/01/14

BILBOKO PORTUKO HIZTEGIA



  • branka: itsasontziaren aurrealdea.
  • istribor: ontziaren eskuinaldea, popatik brankara begiratuz.
  • ababor: ontziaren ezkerraldea, txopatik brankara begiratuz.
  • itsasadarra: lehorrean aski sakon sartzen den itsas zatia.
  • itsasgora: itsasoaren egoera, batez besteko maila baino gorago dagoena; honek irauten duen denbora.
  • itsasbehera:  itsasoaren egoera, batez besteko maila baino beherago dagoena; honek irauten duen denbora.
  • garabia: zamak altxatzeko, birarazteko eta garraiatzeko erabiltzen den makina finko nahiz higikorra.

Bilboko portua

 Bilboko potura joan gara 5.Bko ikasleok

Hona hemen bisitaren programa:




AUTORIDAD PORTUARIA DE BILBAO – BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA
EZAGUTU PORTUA PROGRAMA

1.- PROGRAMAREN DESKRIBAPENA

Bilboko Portuko bisita didaktikoetan, bere bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera ezagutzea izango da helburu nagusia.

Resultado de imagen de puerto de bilbao2.- EDUKIAK

Oinarriko bisitan lantzen diren edukiak:

ü  Historia eta Geografia

Itsasadarraren historia
Burdina eta industriaren istorioa
Portuaren historia eta kokapen geografikoa
Lurran kokatzea (iparorratza, munduko bola, Peters mapa, mapa nautikoa, astrolabioa, GPS) 
Lurra eta ilargia (itsasgora eta itsasbehera, mareen taula)

ü  Itsasontziak

Itsasontzi motak eta funtzioak
Itsasontzi baten atalak (popa, branka, kroskoa, ababor, istribor)
Kontenedoreak (garrantzia, edozer sartzeko malgutasuna)

ü  Itsas garraioa

Garraiobide desberdinak eta konparaketa
Produktuen garraioa: Zelanda Berritik Bilbora
Portuan mugitzen diren produktuak
Ogibideak: historikoak, gaur egungoak, andrazkoen ogibideak
Turismoa: ferry,  itsas bidaietarako itsasontziak

ü  Energia eta ingurugiroa

Birziklapena etxe eta eskolan, Portuan baita
Portuko animaliak
Hainbat magnitudeen neurketa
Energia berriztagarriak

Aukeran dago edukiak moldatzea eta gai zehatz batzuetan sakontzea.

3.- METODOLOGIA

Metodologia orokorra partehartzailea eta eraikikorra izango da. Gela barruko lanetik hasita eta Portutik autobus barruko ibilaldian amaituta, hainbat teknika planteatzen dira:

ü  Taldearen aurreko ezagutzetatik abiatutako azalpenak
ü  Azalpen eta errealitatearen arteko lotura behaketa bidez
ü  Antzinako eta gaur egungo argazkien arteko konparaketa
ü  Objektuen manipulazioa, arrazonamendu logiko bitartez objektuen istorioaren eraikuntza
ü  Tresnen manipulazioa neurketa zientifiko sinpleak lortzeko
ü  Bisita aurretik eta ondoren bidaliko diren ariketa ludikoen bidezko finkotzea









   


2016/01/13

SCIENCE AZTERKETA

Urtarrilaren 21a science azterketa.
Jakin behar duguna:
Definitions
Sectors traiangle
Pictures to help
Let's study

2016/01/11