2016/01/14

Bilboko portua

 Bilboko potura joan gara 5.Bko ikasleok

Hona hemen bisitaren programa:




AUTORIDAD PORTUARIA DE BILBAO – BILBOKO PORTUKO AGINTARITZA
EZAGUTU PORTUA PROGRAMA

1.- PROGRAMAREN DESKRIBAPENA

Bilboko Portuko bisita didaktikoetan, bere bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera ezagutzea izango da helburu nagusia.

Resultado de imagen de puerto de bilbao2.- EDUKIAK

Oinarriko bisitan lantzen diren edukiak:

ü  Historia eta Geografia

Itsasadarraren historia
Burdina eta industriaren istorioa
Portuaren historia eta kokapen geografikoa
Lurran kokatzea (iparorratza, munduko bola, Peters mapa, mapa nautikoa, astrolabioa, GPS) 
Lurra eta ilargia (itsasgora eta itsasbehera, mareen taula)

ü  Itsasontziak

Itsasontzi motak eta funtzioak
Itsasontzi baten atalak (popa, branka, kroskoa, ababor, istribor)
Kontenedoreak (garrantzia, edozer sartzeko malgutasuna)

ü  Itsas garraioa

Garraiobide desberdinak eta konparaketa
Produktuen garraioa: Zelanda Berritik Bilbora
Portuan mugitzen diren produktuak
Ogibideak: historikoak, gaur egungoak, andrazkoen ogibideak
Turismoa: ferry,  itsas bidaietarako itsasontziak

ü  Energia eta ingurugiroa

Birziklapena etxe eta eskolan, Portuan baita
Portuko animaliak
Hainbat magnitudeen neurketa
Energia berriztagarriak

Aukeran dago edukiak moldatzea eta gai zehatz batzuetan sakontzea.

3.- METODOLOGIA

Metodologia orokorra partehartzailea eta eraikikorra izango da. Gela barruko lanetik hasita eta Portutik autobus barruko ibilaldian amaituta, hainbat teknika planteatzen dira:

ü  Taldearen aurreko ezagutzetatik abiatutako azalpenak
ü  Azalpen eta errealitatearen arteko lotura behaketa bidez
ü  Antzinako eta gaur egungo argazkien arteko konparaketa
ü  Objektuen manipulazioa, arrazonamendu logiko bitartez objektuen istorioaren eraikuntza
ü  Tresnen manipulazioa neurketa zientifiko sinpleak lortzeko
ü  Bisita aurretik eta ondoren bidaliko diren ariketa ludikoen bidezko finkotzea









   


No hay comentarios:

Publicar un comentario