2015/11/27

GURASOEN HITZALDIAK


HITZALDIAK

Gaur hasi dira 5. mailako ikasleentzat, aldez aurretik programatutako gurasoen hitzaldiak.

Iñigo Onaindia, ikasle ohia eta lauroko 3 neskatilen aita izan dugu hiztun.

Biologoa da eta bere lanaren inguruari buruzko hainbat informazio eman du.

Hasi berria dugu EKOSISTEMAK gaia eta lotura handia du berak kontatutakoa. 

Lan interesgarria islatu du: atunak markatzea, euren bizitzari buruz hainbat detaile ezagutzeko. dordokak, marrazoak, algak... aipatu ditu.

Antxoen zenbaketa ere egiten da eta horren arabera zenbat arrantza daitezke jakinarazten zaie arrantzaleei.

Guk egindako galdera batzuei erantzun ondoren amaitu da ekintza. 

Denok ikasi dugu zerbait eta eskertzeko ordua heldu da. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario