2015/09/10

Sarrera: Agur bero bat!



        2015-2016 ikasturtea  5. maila B

        25  ULTRA INURRI GURE INURRITEGIAN, ONGI ETORRIAK!






       LAN KOOPERATIBOAREN ALDE


Inurriak animalia sozialak dira. Gu ere. Horregatik identifikatuko gara haiekin. 

Gure blog honetan super- inurriak izango gara.

Inurriek zomorrotxo batzuk jaten dituzte, guk, berriz mota eta itxura desberdinetako informazioa.
Haiek lur azpiko zuloetan bizi dira eta gu gela argitsu eta polit batean batzen gara.

Inurri taldean bakoitzak eginbehar desberdinak ditu:
Alde batetik, erregina dago, eta bere funtzio nagusia etengabe arrautzak jartzea da, ugaldu daiteken eme bakarra izanik, berea da inurri berriak munduratzeko ardura.
Bestalde, langileak daude eta lan desberdinak egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak zaindu, elikagaiak lortu...
Horrez gain inurri soldaduak daude, inurritegia etsaien aurka babesten dutenak.

Gure gelan denetarik dugu. Baina gure inurritegiaren ezaugarririk onena zera da: paper hauek alda ditzakegula inolako arazorik gabe; hau da, egun batean erregina dena hurrengo egunean soldadu ala langilea izan daiteke. Eta garrantzitsuena: lan kooperatiboa dela gurea: Elkarren artean lan egiten dugu denon hoberako.



No hay comentarios:

Publicar un comentario