2015/09/30

TAILER BEREZIAK DITUGU

 PRODUKTU  SEGURUAK 

Kontsumobidek eskainita, "Agenda 21" en bitartez, goian aipaturiko tailer berezi hau gaur arratsaldean izan dugu ikastolan.




"Publizitatearen analisia" eta "Teknologia berriak" laster izango ditugu eta horri buruzko informazioa jasoko duzue.

2015/09/29

Mikel Goiangeruaren eguna

                                     
Ekintza kulturala

Gaur, irailak 29an, Loiuko Lauroeetako jaiak ospatzen dira. Hori dela eta, Mikel Goiaingeruaren auzoko baseliza bisitatu dugu. Bertan "Mikel gurea zaizu Euzkalhe`ria" irakurri dugu.
Gero jolasean ibili gara, argazkia atera eta bazkaltzeko

orduan ikastolara itzuli gara. Egun zoragarria izan dugu.



2015/09/11

ZENBAKIEN IDAZKERA

0 zero, huts
1 bat
2 bi
3 hiru
4 lau
5 bost (bortz)
6 sei
7 zazpi
8 zortzi
9 bederatzi
10 hamar
11 hamaika
12 hamabi
13 hamahiru
14 hamalau
15 hamabost (hamabortz)
16 hamasei
17 hamazazpi
18 hemezortzi (hamazortzi)
19 hemeretzi
20 hogei
21 hogeita bat
22 hogeita bi
23 hogeita hiru
24 hogeita lau
25 hogeita bost (hogeita bortz)
26 hogeita sei
27 hogeita zazpi
28 hogeita zortzi
29 hogeita bederatzi
30 hogeita hamar
31 hogeita hamaika
32 hogeita hamabi
33 hogeita hamahiru
34 hogeita hamalau
35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz)
36 hogeita hamasei
37 hogeita hamazazpi
38 hogeita hemezortzi (hogeita hamazortzi)
39 hogeita hemeretzi
40 berrogei
41 berrogeita bat
42 berrogeita bi
43 berrogeita hiru
44 berrogeita lau
45 berrogeita bost (berrogeita bortz)
46 berrogeita sei
47 berrogeita zazpi
48 berrogeita zortzi
49 berrogeita bederatzi
50 berrogeita hamar
51 berrogeita hamaika
52 berrogeita hamabi
53 berrogeita hamahiru
54 berrogeita hamalau
55 berrogeita hamabost (berrogeita hamabortz)
56 berrogeita hamasei
57 berrogeita hamazazpi
58 berrogeita hemezortzi (berrogeita hamazortzi)
59 berrogeita hemeretzi
Zenbakien idazkeraz – 22 –60 hirurogei (hiruretan hogei)
61 hirurogeita bat (hiruretan hogeita bat)
62 hirurogeita bi (hiruretan hogeita bi)
63 hirurogeita hiru (hiruretan hogeita hiru)
64 hirurogeita lau (hiruretan hogeita lau)
65 hirurogeita bost (hiruretan hogeita bortz)
66 hirurogeita sei (hiruretan hogeita sei)
67 hirurogeita zazpi (hiruretan hogeita zazpi)
68 hirurogeita zortzi (hiruretan hogeita zortzi)
69 hirurogeita bederatzi (hiruretan hogeita bederatzi)
70 hirurogeita hamar (hiruretan hogeita hamar)
71 hirurogeita hamaika (hiruretan hogeita hamaika)
72 hirurogeita hamabi (hiruretan hogeita hamabi)
73 hirurogeita hamahiru (hiruretan hogeita hamahiru)
74 hirurogeita hamalau (hiruretan hogeita hamalau)
75 hirurogeita hamabost (hiruretan hogeita hamabortz)
76 hirurogeita hamasei (hiruretan hogeita hamasei)
77 hirurogeita hamazazpi (hiruretan hogeita hamazazpi)
78 hirurogeita hemezortzi (hiruretan hogeita hemezortzi)
79 hirurogeita hemeretzi (hiruretan hogeita hemeretzi)
80 laurogei (lauretan hogei)
81 laurogeita bat (lauretan hogeita bat)
82 laurogeita bi (lauretan hogeita bi)
83 laurogeita hiru (lauretan hogeita hiru)
84 laurogeita lau (lauretan hogeita lau)
85 laurogeita bost (lauretan hogeita bortz)
86 laurogeita sei (lauretan hogeita sei)
87 laurogeita zazpi (lauretan hogeita zazpi)
88 laurogeita zortzi (lauretan hogeita zortzi)
89 laurogeita bederatzi (lauretan hogeita bederatzi)
90 laurogeita hamar (lauretan hogeita hamar)
91 laurogeita hamaika (lauretan hogeita hamaika)
92 laurogeita hamabi (lauretan hogeita hamabi)
93 laurogeita hamahiru (lauretan hogeita hamahiru)
94 laurogeita hamalau (lauretan hogeita hamalau)
95 laurogeita hamabost (lauretan hogeita hamabortz)
96 laurogeita hamasei (lauretan hogeita hamasei)
97 laurogeita hamazazpi (lauretan hogeita hamazazpi)
98 laurogeita hemezortzi (lauretan hogeita hemezortzi)
99 laurogeita hemeretzi (lauretan hogeita hemeretzi)
100 ehun
101 ehun eta bat
102 ehun eta bi
200 berrehun
300 hirurehun
400 laurehun
500 bostehun (bortzehun)
600 seiehun
700 zazpiehun
800 zortziehun
900 bederatziehun
1000 mila
1200 mila eta berrehun
1201 mila berrehun eta bat
1984 mila bederatziehun eta laurogeita lau
1.000.000 milioi bat
10.000.000 hamar milioi
1.000.000.000 mila milioi (miliar bat)

2015/09/10

Sarrera: Agur bero bat!



        2015-2016 ikasturtea  5. maila B

        25  ULTRA INURRI GURE INURRITEGIAN, ONGI ETORRIAK!






       LAN KOOPERATIBOAREN ALDE


Inurriak animalia sozialak dira. Gu ere. Horregatik identifikatuko gara haiekin. 

Gure blog honetan super- inurriak izango gara.

Inurriek zomorrotxo batzuk jaten dituzte, guk, berriz mota eta itxura desberdinetako informazioa.
Haiek lur azpiko zuloetan bizi dira eta gu gela argitsu eta polit batean batzen gara.

Inurri taldean bakoitzak eginbehar desberdinak ditu:
Alde batetik, erregina dago, eta bere funtzio nagusia etengabe arrautzak jartzea da, ugaldu daiteken eme bakarra izanik, berea da inurri berriak munduratzeko ardura.
Bestalde, langileak daude eta lan desberdinak egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak zaindu, elikagaiak lortu...
Horrez gain inurri soldaduak daude, inurritegia etsaien aurka babesten dutenak.

Gure gelan denetarik dugu. Baina gure inurritegiaren ezaugarririk onena zera da: paper hauek alda ditzakegula inolako arazorik gabe; hau da, egun batean erregina dena hurrengo egunean soldadu ala langilea izan daiteke. Eta garrantzitsuena: lan kooperatiboa dela gurea: Elkarren artean lan egiten dugu denon hoberako.